Titan (satelitea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Titan''' edo '''Saturno VI''' [[Saturno (planeta)|Saturnoren]] [[ilargia|ilargirik]] handiena da. [[Esfera]] forma du eta [[eguzki-sistema]]n [[atmosfera]] duen [[ilargia|ilargi]] bakarra da. Titanen gainazalean materia [[likido]] egonkorra dago, eta, dakigunez, lurraz gain, gainazalean [[likido]]a duen [[eguzki-sistema|eguzki sistemako]] objektu bakarra dugu.
 
Distantziaren arabera Saturnoren 26 [[ilargia|ilargietatik]] 20. urbilenahurbilena dugu, seigarren urrunena. Dituen tamaina eta ezaugarri geologikoak direla eta, [[planeta]] egitura duen [[satelite]]a dela esan ohi da. Titanen [[diametro]]a ilargiarenarena baino %50 handiagoa da, eta Titanen pisua lurraren satelitearena baino %80 handiagoa da. [[Eguzki-sistema|Eguzki sistemako]] bigarren satelite handiena da, Jupiterren Ganimede satelitearen ondoren. Izatez Merkurio baino handiagoa da nahiz eta ez den Merkurio bezain pisutsua.
 
Historikoki Titan izan zen gizakiak aurkitu zuen [[Saturno (planeta)|Saturnoren]] lehen satelitea: [[Christiaan Huygens]] astronomo holandarrak ikuskatu zuen lehen aldiz 1655. urtean.