Euskal Lurralde Elkargoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Euskal Herri Elkargoa» orrira birbideratua
1. lerroa:
#BIRZUZENDU [[Euskal Herri Elkargoa]]
{{Eguneratu}}
 
'''Euskal Lurralde Elkargoa''' [[Ipar Euskal Herria]]ren egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratu nahi den erakundea litzateke. Erakunde honen izaera administratiboa oraindik zehaztugabe dago, jada [[Frantzia]]ko lurralde egituraketa eta [[zuzenbidea]]n badauden [[hirigune elkargo]]a, [[hiri elkargo]]a edo [[herri elkargo]]a deritzoten entitateez baliatzea gogoeta egin da<ref>[http://www.argia.eus/argia-astekaria/2478/instituzioaren-behar-gorria Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11a. Argia.com] {{eu}}</ref>.
 
[[2016]]ko [[maiatzaren 3]]an erakunde hau eratzeko bi baldintzak jazo ondoren [[2017]]ko [[urtarril]]ean sortzea aurreiragarria dago. Egoitza [[Baiona]]n izango du eta datorren urterako 100 milioi euroko aurrekontua izanen du<ref>[http://www.argia.eus/argia-astekaria/2478/instituzioaren-behar-gorria Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11a. Argia.com] {{eu}}</ref>. [[2016]] urtea amaitu bitartean, erakunde berriaren eskumenak, gobernamendu eredua eta arlo [[ekonomia|ekonomikoa]] zehaztu beharko dituzte.
 
== Erakundeak ==
Gaur egun Ipar Euskal Herrian indarrean dauden hamar elkargoak Elkargo Bakarrean bilduko dira, honako hiru instantziek gobernatuta: 232 kideko elkargo kontseiluak, 69 kideko batzorde iraunkorrak eta 20 kideko bulegoak. Acadie kabineteak eta Pirinio Atlantikoetako prefetak zuzendua izan da orain arteko ekimena.<ref>[http://www.argia.eus/albistea/iparraldeak-elkargo-bakarra-izanen-du-2017an Iparraldeak Elkargo Bakarra izanen du 2017an, bi baldintzak bete ostean. 2016ko maiatzaren 4a. Argia.com] {{eu}}</ref>
Instituzio berriak [[Hirigune elkargo|Hirigune Elkargoen]] izaera edukiko du eta honako eskumen hauek kudeatuko ditu: garapen ekonomikoa, eremu komunitarioaren kudeaketa, etxebizitzaren oreka soziala, hirigintza eta hondakinen kudeaketa.
 
=== Hego Euskal Herriarekin elkarlana ===
Udalerriek erabakiz gero, Elkargoak eskumen berriak eskuratu ditzake, hala nola, kultura, [[euskara]] ala [[Hego Euskal Herria]]rekin mugaz gaindiko lankidetza. Halaber, [[Frantzia|Frantziar Estatuak]], [[Frantziako eskualdeak|Eskualdeak]] eta [[Frantziako departamenduak|Departamenduak]] bereak dituzten zenbait eskumen Elkargoaren esku gera litezke.
 
=== Ekonomia ===
Erakunde berriak bere [[finantzaketa]] bermatu beharko du, diru iturri nagusiak pertsonen gaineko eta [[enpresa|enpresen]] gainekoen zergen bidez. Hauxe da puntu minberetako bat. Elkargo bakarraren aurkako hautetsiek eta enpresaburuek ez baitute ongi ikusten erakunde berriak tokiko zergak areagotu behar izatea.
 
=== Euskara eta gaskoiera ===
Azkenik, gai minbera eta garrantzizko bat: EEP (Euskararen Erakunde Publikoa) eta Elkargo Bakarra elkarrekin arituko dira hizkuntza politikaren eremuan. EEPk gaur egun egiten dituen lanetan segituko du, halaber, Elkargoak euskara eta [[gaskoiera]] sustatu beharko ditu.
 
=== Barne oreka ===
Beste erronketako bat itsasaldearen eta barnealdearen arteko udalerrien oreka lortzea da. Elkargo berriak eraginkortasuna eta malgutasuna uztartu beharko ditu. Erabakiak adostea eta hauek garaiz eragiteko ahalmena berretsi beharko ditu. Erakunde berriaren aurkako hautetsiek Elkargoak gobernatzeko izan ditzakeen zailtasunetan begia ezarria baitaukate.
 
== Bozketa ==
{{sakontzeko|2016ko Euskal Lurralde Elkargoaren bozketak}}
[[2016ko Euskal Lurralde Elkargoaren bozketak|2016ko udaberrian Euskal Lurralde Elkargoa eratzeari buruzko galdeketa edo bozketak]] Ipar Euskal Herria osatzen duten 158 udalerrietan ([[Eskiula]] salbu) banaka-banaka ospatu ziren<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1868/009/001/2016-03-20/elkargoaren_udaberria_abian.htm Elkargoaren udaberria, abian. 2016ko martxoaren 20a. Berria.info]</ref>.
 
=== Onarpen baldintzak ===
Elkargoaren proposamenak aitzina egiteko, biztanleriaren erdia (147.916 biztanle) ordezkatzen duten herrien erdiek (79 herri) aldeko boza eman beharko dute<ref>[http://www.argia.eus/albistea/104828-biztanle-herri-elkargoaren-alde Udaberrion ebatzi beharreko gaia. Lurralde instituzio politikoa eginbidean. Ipar Euskal Herrirako instituzioa, 2016ko apirilaren 06a, Argia.com] {{eu}}</ref>.
 
[[Eskiula]] ez zegoen bozketara deitua.
 
[[Apirilaren 28]]an jada bi baldintzetako lehenbizikoa bete zen, hots, biztanleri osoaren erdiak baiezkoa ematearen langa gainditzea (64 udalerri eta 149.390 biztanle)<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1736/005/001/2016-04-28/biztanleen_erdiak_lortu_ditu_elkargo_bakarrak.htm Biztanleen erdiak lortu ditu elkargo bakarrak. Aiziritzeren baietzarekin 149.390 biztanle ordezkatzen dituzte orain arte alde bozkatu duten herriko etxeek. Hirigune elkargo bakarra sortu ahal izateko herrien erdiek ere eman behar dute baiezkoa. 2016ko apirilaren 28a. Berria.info]</ref><ref>[http://www.sudouest.fr/2016/05/04/l-intercommunalite-unique-pays-basque-c-est-fait-2350738-4018.php L'intercommunalité unique Pays basque, c'est fait. 2016ko maiatzaren 4a. Sudouest.fr] {{fr}}</ref>.
 
=== Emaizak ===
{| class=wikitaula
! colspan=2| EMAITZAK
|-
|
;Udalerriak
{{eserleku|111|158|green|width=300}}
{{eserleku|47|158|red|width=300}}
||
;Biztanleak
{{eserleku|197014|298664|green|width=300}}
{{eserleku|101650|298664|red|width=300}}
|}
 
== Ikus gainera ==
* [[Eusko Jaurlaritza]]
* [[Nafarroako Gobernua]]
* [[Euskal Herriko Garapen Kontseilua]]
* [[Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua]]
 
== Erreferentziak ==
<references/>
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.argia.eus/lurralde-elkargoa Euskal Lurralde Elkargoa. Argia.com] {{eu}}
* [http://www.berria.eus/lurralde_elkargoaren_bozketa/ Lurralde Elkargoaren Bozketaren emaitzak. Berria.info] {{eu}}
 
 
 
{{EH gobernu erakundeak}}
 
[[Kategoria:Euskal Lurralde Elkargoa]]