«Molukak»: berrikuspenen arteko aldeak

226 bytes added ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
 
== Geografia ==
Moluka uharteak hego-ekialdeko Asian daude. Mendebaldean [[Sulawesi]] dute, iparraldean [[Filipinetako itsasoa]], [[Filipinak]] eta [[Ozeano Barea]], ekialdean [[Ginea Berria]], eta hegoaldean [[Arafura itsasoa]] eta [[Timor]]<ref>{{erreferentzia|abizena= | izena= |url=https://global.britannica.com/place/Moluccas |izenburua= Moluccas |bilduma = | argitaletxea= global.britannica.com |sartze-data= 2016-9-16}}</ref>. 1027 uharte direla jotzen da; handienak [[Halmahera]] eta [[Seram]] dira, baina gende gehien [[Ambon uhartea|Ambon]] eta [[Ternate]]n bizi dira. Uharte gehienak menditsu eta oihantsuak dira; mendirik garaiena, Binaiya (3.027 m) Seramen dago. Uharte batzuk, Ternate esaterako (1721 m), itsasotik azaleratutako [[sumendi]]ak dira. Klima [[montzoi]] haizeen mende dago.
 
== Historia ==
== Banaketa administratiboa ==
Moluka uharteek [[Indonesiaren banaketa administratiboa|Indonesiako probintzia]] bakarra osatu zuten, 1999an bitan banatu zituzten arte: [[Ipar Molukak]] (''Maluku Utara'') eta [[Molukak (probintzia)|Molukak]] (''Provinsi Maluku''). Ipar Molukak probintzian daude, besteak beste, [[Ternate]], [[Bacan]], [[Halmahera]], [[Morotai]], [[Obi uharteak]], [[Sula uharteak]] eta [[Tidore]]. Molukak probintziako uharte nagusiak, berriz, hauek dira: [[Ambon uhartea|Ambon]], [[Aru uharteak]], [[Babar uharteak]], [[Banda uharteak]], [[Buru (uhartea)|Buru]], [[Kai uharteak]], [[Kisar]], [[Leti uharteak]], [[Seram]], [[Tanimbar uharteak]] eta [[Wetar]].
 
== Ekonomia ==
Espeziak eta oso zur bikainak esportatzen ditu.
 
== Erreferentziak ==
34.223

edits