ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen) |
No edit summary |
||
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Txuma Murugarren
| irudia =
| izen osoa = Txuma Murugarren
| ezizena =
| jaiotza data = [[1964]]
| jaiotza hiria = [[Errenteria]]
}}
'''Txuma Murugarren''' ([[Errenteria]], [[Gipuzkoa]], [[1964]]
Musikaren arloan, [[1990]]ean "[[Sasoi Ilunak]]" taldearen ibilibidea hasi zen, bera bertako abeslaria izanda. Hamar urte geroago bakarkako lanari ekin zion, beste abeslari eta musikariekin kolaborazioak ere eginez.
Hitzak eta doinuak bat egitetik sorturiko osotasunaren emaitza gisa hartzen bada kantua, Txuma Murugarren kantu egile petoa da, bata eta bestea loturik baitaude ezinbestean haren sorkuntzan. Galeraz, denboraren iraganaz, heriotzaz, arroztasunaz, galdutako xalotasunaz eta bestez idatzi ohi du Murugarrenek, eta gehienetan goibel, malenkoniatsu eta gazi-gozoak suertatzen diren doinuekin janzten ditu hitzak, ahots lakarrez abestuta. Hala ere, tarteka beste idazle batzuen poemetara ere jo izan du; Karmelo F. Gañan, [[Angel Erro]] eta [[Xabi Borda]]ren poemetara, adibidez.
Gipuzkoarra izan arren, Bizkaian eman ditu Murugarrenek bizitzako urte gehienak. Ortuellan sortu zuen, hain zuzen, Sasoi Ilunak, beste lagun batzuekin batera. Ez zen izan Murugarrenen lehen taldea, baina bai, ordea, oihartzun handiena lortu zuena. Batez ere, 90eko hamarkadaren amaiera aldera izan zuen taldeak oihartzuna. Bere diskorik entzutetsuena kaleratu ostean
Haatik, hura abiapuntua izan zen. Murugarren ez zen bertan goxo geratzeko prest, eta, hurrengo diskoa lantzeko, [[Rafa Rueda]] gitarristarengana ([[Pi L.T.|PI.L.T.]]) jo zuen, aldaketaren bila. Harekin eta Jose Lastra soinu teknikariarekin landu zuen [[Hegazkinen arima]] ([[Gaztelupeko Hotsak]], 2001) diskoaren soinu elektriko, trinko eta korapilatsua, ekoizpen lan handiaren emaitza. Hurrengo lanetan galdu ez den ukitu iluna estreinakoz eta indartsu ageri da disko horretan. Musikari taldea ere guztiz berritu zuen; Txarli Solanok (PI.L.T.) eta Arturo Garciak osatu zuten oinarri erritmikoa.
|