«Tamil»: berrikuspenen arteko aldeak

5 bytes added ,  Duela 4 urte
t
ez dago edizio laburpenik
t (Barne lotura zuzenketa: jainismo)
t
[[Fitxategi:Tamil women 1.JPG|thumb|right|350px|Tamil ezagun batzuen argazkiak.]]
 
'''Tamil''' [[India]] aldeko [[etnia]] baten izena da, [[tamilera]] hizkuntza egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurte baino zaharragoa da, eta jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta [[Sri Lanka]]ko ipar-ekialdekoak izandadira.
 
[[Erlijio]]z [[hinduismo|hinduistak]] dira gehienak eta badira haien artean [[jainismo|jainista]]k, [[musulman]]ak eta [[kristautasun|kristauak]]. Tamil herria izan da [[sanskrito]]dun herrien aurka borrokatu den [[dravida]] herri indartsuena. Antzinatean zibilizazio indartsu bat eratu zuten eta merkataritza harremanak izan zituzten antzinako greziar eta erromatarrekin. [[Chera]], [[Txola]], [[Pandya]] eta [[Pallava]] dinastiek gobernatu zuten luzaroan tamilen lurraldean eta, [[XIV. mendea]] baino lehen, [[Vijayanagar dinastia]] nagusitu aurretik, aurreramendu handiko kultura garatu zuten. Itsasketari trebeak izan ziren, eta Indiako kultura eraman zuten Asiako hego-ekialdeko lurretara. Sri Lanka-ko tamilak bi talde berezitan daude banatuta: Zeilango tamilak uharteko iparraldean bizi dira aspaldidanik eta Indiako tamilak XIX-XX. mendeetan eraman zituzten britainiarrek garai hartako Madras herrialdetik, te sailetan lan egiteko. Zeilango tamilek gerrilla indartsu bat eratu dute [[XX. mendea|XX. mendeko]] azken laurdenean Sri Lanka-ko zingaldarren aurka, Tamil erepublika burujabe baten alde.
2.184

edits