Verres: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa:
==Epaiketa eta erbesteratzea==
Epaimahaia [[senatore|senatorez]] osaturik zegoen, horietariko batzuk Verresen lagunak. Hala ere, epaimahai-buruak, [[Manio Azilio Glabrionek]], akatsik gabeko zintzotasuna zuen eta horren aholkulariak eroskeriaren aurrean immuneak ziren. Verres, K. a. 69 arte, alperrik saiatu zen epaiketa atzeratzen. Urte horretan haren laguna [[Kinto Zezilio Metelo Kaprario Krético]] epaimahai-burua izango zelako. Hortensio bitan saiatu zen epaiketa atzeratzen. Lehenean [[Bitinia|Bitiniako]] gobernadorearen epaiketak Verresenak baino lehentasun handiago omen zuelako. Argudio honek porrot egin zuenean, Hortensiok jaien osterako atzerapena eskatu zuen. Honela, Glabrionek denbora gutxi izango zuen epaiketa egiteko eta epaimahai eta epaimahai-buru berria, [[Kaprario Kretiko]] manipulagarriagoa izango ziren. Hala ere, Zizeronek abuztuan froga eta lekuko berriak ekarri zituen epaiketaren formatua ez aldatzeko. Zizeronek argudiaketa labur baino ele-ederrekin zabaldu zuen epaiketa.
Argudiaketaren eragina hain erabatekoa izan zen non Hortensiok ezin baitzuen ezer erantzun eta haren bezeroari gomendatu zion borondatezko erbesteratzea, modu horretan ondasun gehienak mantenduko zituen. Epaiketaren ondorioa azaldu baino lehen, Verresek [[Massilia|Massiliarako]] bidea hartu zuen. Verres erbestean K. a. 43arte bizi zen, [[Marko Antonio|Marko Antoniok]] proskribatu zuen arte, dirudienez [[Korinto|Korintoko]] brontze batzuk ez emateagatik<ref>Chisholm 1911.</ref>. Hala ere, arrazoi honek ez du ematen erreala denik, Antonioren kontrako propaganda izan zitekeen<ref>François Hinard, Les proscriptions de la Rome républicaine, Rome, Publications de l'École française de Rome, 1985, p. 543 [http://www.persee.fr/doc/efr_0000-0000_1985_ths_83_1 (lireirakurri enon ligneline)]</ref>
Beharbada, Verres ez zen hain ankerra izan, Zizeronek zioen moduan. Verresi buruz dakigun guztia Zizeronen hitzaldian oinarritzen garelako. Edonola ere, Erromak probintzietara bidalitako gobernadorerik txarrenetarikoren bat izan zen.