Verres: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
K. a. 74an, eroskerien bitartez, [[Pretore|pretura]] lortu zuen<ref>Julien Dubouloz et Sylvie Pittia, La Sicile de Cicéron: lectures des Verrines, Presses universitaires de Franche-Comté, 2007, p. 58</ref>. Pretore zen aldetik, Verresek aginpideaz abusatu zuen, beste magistratuen eskumenetan sartuz, nahiz eta botere ofiziala ez izan. Siziliako [[magistratu|magistratuordeko]] gobernua<ref>Yves Denis Papin, Chronologie de l'histoire ancienne, Éditions Jean-Paul Gisserot, 1998, p. 65</ref> lortu zuen. Irla hau Erromarentzat gariaren ekoizlerik handienetariko bat izateaz gain, probintzia aberatsa zen. Siziliarrak herri oparoa eta zoriontsua zen baina Verresen gobernu pean, Siziliaren premia gorria eta hondamendia [[Lehen Gerra Punikoa|Lehen Gerra Punikoarena]] edo [[Bigarren Gerra Serbila|Bigarren Gerra Serbilarena]] baino handiagoak izan ziren. Gari kultibadoreek eta zerga biltzaileek porrot egin zuten zergak handiegiak zirelako eta kontratuak indargabetzen zizkielako. Verresen agenteek tenpluak eta etxe pribatuak arpilatu zituzten arte-obrak lapurtzen. Erromatar hiritarrak baztertuak izan ziren.
Verresen kontra erabilitako beste kargu bat izan zen [[Hirugarren Gerra Serbila|Hirugarren Gerra Serbilaren]] garaian, [[Espartako|Espartakoren]] kontra larritasunezko dirua erabili izana. Verresek lur-jabe handien esklabuak atxilotu zituen eta Espartakoren matxinadan parte hartzeaz leporatu zien. Jarritako zigorra gurutzean hiltzea izango zen baina, Verresek iradokita, zentzuzko eroskeriaren truke aske gera zitezkeen. Esklabuen aldeko lur-jabeei matxinadarekin bat egiteaz leporatu zien eta preso hartu zituen norberak bere askatasuna ordaindu arte.
Verres, K. a. 70an, Erromara itzuli zen eta, siziliarrek eskatuta, [[Zizeron|Zizeronek]] auzipetu zuen irlan egindako ankerkeriengatik. Verresek ez zuen bakarrik garaiko abokaturik bikainena kontratatu, ([[Kinto Hortensio Hortalo]]) baizik eta Erromako itzal handiko [[patrizio]] familia-buruen begikotasuna bazuen ere.
 
==Epaiketa eta erbesteratzea==