Verres: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
11. lerroa:
 
==Epaiketa eta erbesteratzea==
Epaimahaia [[senatore|senatorez]] osaturik zegoen, horietariko batzuk Verresen lagunak. Hala ere, epaimahai-buruak, [[Manio Azilio Glabrionek]], akatsik gabeko zintzotasuna zuen eta horren aholkulariak eroskeriaren aurrean immuneak ziren. Verres, K. a. 69 arte, alperrik saiatu zen epaiketa atzeratzen. Urte horretan haren laguna [[Kinto Zezilio Metelo Kaprario Krético]] epaimahai-burua izango zelako. Hortensio bitan saiatu zen epaiketa atzeratzen. Lehenean Bitiniako gobernadorearen epaiketak Verresenak baino lehentasun handiago omen zuelako. Argudio honek porrot egin zuenean, Hortensiok jaien osterako atzerapena eskatu zuen. Honela, Glabrionek denbora gutxi izango zuen epaiketa egiteko eta epaimahai eta epaimahai-buru le berria, Kaprario Kretiko manipulagarriagoa izango ziren. Hala ere, Zizeronek abuztuan froga eta lekuko berriak ekarri zituen epiaketaren formatua ez aldatzeko. Zizeronek argudiaketa labur baino ele-ederrekin zabaldu zuen epaiketa.
Argudiaketaren eragina hain erabatekoa izan zen non Hortensiok ezin zuen ezer erantzun eta haren bezeroari gomendatu zion borondatezko erbesteratzea, modu horretan ondasun gehienak mantenduko zituen. Epaiketaren ondorioa azaldu baino lehenago, Verresek Massiliarako bidea hartu zuen. Verres erbestean K. a. 43arte bizi zen, Marko Antoniok proskribatu zuen arte, dirudienez Korintoko brontze batzuk ez emateagatik<ref>Chisholm 1911.</ref>. Hala ere, arrazoi honek ez du ematen erreala denik, Antonioren kontrako propaganda izan zitekeen<ref>François Hinard, Les proscriptions de la Rome républicaine, Rome, Publications de l'École française de Rome, 1985, p. 543 (lire en ligne)</ref>
Beharbada, Verres ez zen hain ankerra izan, Zizeronek zioen moduan. Verresi buruz dakigun guztia Zizeronen hitzaldian oinarritzen garelako. Edonola ere, Erromak probintzietara bidalitako gobernadorerik txarrenetarikoren bat izan zen.