Verres: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Gaio Verres edo Gaio Lizinio Verres (K. a. 120-43) erromatar politikoa nabarmendu zen Sizilian despotikoki gobernatzeagatik. Ez da ezagutzen zein zen haren gens, baina litekeena...»
 
4. lerroa:
=Biografia=
==Karrera politikoa==
[[File:Bronze statue of Eros sleeping-Metropolitan museum of Art.jpg|thumb|<small><center>Eros loak hartuta. Brontzezko estatua. Honako arte-obra mota hauek gogoko zituen Verresek Sizilian estortsio egitean</small>]]
Guda zibila sortu zenean Gaio Mario eta Luzio Kornelio Silaren artean, lehenbizi popularrak lagundu zituen nahiz eta laster desertatu eta optimateen alde ezarri zen. K. a. 80an kuestore izendatu zuten eta Gneo Kornelio Dolabelak Asia probintziako gobernu prokontsularrerako deitu zuen. Dolabelak eta Verresek elkarrekin jardun zuten probintzia arpilatzeko, K. a. 78 arte. Urte horretan Dolabela Erromara deitu zuten fondoak bidegabe erabiltzeagatik. Dolabela kondenatu zuten, gehienbat, Verresek emandako frogekin, honela Verres, erruduna bazen ere, barkamena lortu zuen.
K. a. 74an, eroskerien bitartez, pretura lortu zuen<ref>Julien Dubouloz et Sylvie Pittia, La Sicile de Cicéron: lectures des Verrines, Presses universitaires de Franche-Comté, 2007, p. 58</ref>. Pretore zen aldetik, Verresek aginpideaz abusatu zuen, beste magistratuen eskumenetan sartuz nahiz eta botere ofiziala ez izan. Siziliako magistratuordeko gobernua<ref>Yves Denis Papin, Chronologie de l'histoire ancienne, Éditions Jean-Paul Gisserot, 1998, p. 65</ref> lortu zuen. Irla hau Erromarentzat gariaren ekoizlerik handienetariko bat izateaz gain, probintzia aberatsa zen. Siziliarrak herri oparoa eta zoriontsua zen baina Verresen gobernu pean, Siziliaren premia gorria eta hondamendia [[Lehen Gerra Punikoa|Lehen Gerra Punikoarena]] edo [[Bigarren Gerra Serbila|Bigarren Gerra Serbilarena]] baino handiagoak izan ziren. Gari kultibadoreek eta zerga biltzaileek porrot egin zuten zergak handiegiak zirelako eta kontratuak indargabetzen zituelako. Verresen agenteek tenpluak eta etxe pribatuak arpilatu zituzten arte lanak lapurtzen. Erromatar hiritarrak baztertuak izan ziren.