Vladimir Kramnik: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
informazioa gehitu
tNo edit summary
16. lerroa:
'''Vladimir Borisovitx Kramnik''' ([[errusiera]]z: Владимир Борисович Крамник) ([[Tuapse]], [[1975]]ko [[ekainaren 25]]a) errusiar xake jokalaria da, [[Nazioarteko Maisu Handia]] eta [[Munduko xake txapelketa|munduko xake txapelduna]], Xakelari Profesionalen Elkarteak antolatutako txapelketan (Klasikoa) 2000tik 2006ra, eta [[Nazioarteko Xake Federakuntza|FIDE]]ren txapelketan 2006tik 2007ra (2006an, banatuta zeuden txapelketa Klasikoa eta FIDErena batu ziren).
 
2000. urtean PCAk antolatutako Munduko Xake Txapelketa (klasikoa) irabazi zuen orduko txapeldun zen [[Gari Kasparov]]en aurka (6½ - 8½). Gainera, txapelketa hartan tituluaren defendatzaileak ez zuen partida bakar bat irabazi, 19211921ean [[José Raúl Capablanca|Capablanka]]k [[Emanuel Lasker|Lasker]] garaitu zuenetik gertatzen ez zena. 2004an [[Péter Lékó]] hungariarraren aurka jokatu zuen Munduko Xake Txapelketa (klasikoa); emaitza berdinketa izan zen (7 - 7), eta txapelketaren arauen arabera Kramnikek titulua mantendu zuen. 2006an, 1993tik xake mundua banatzen zuten PCAren eta [[FIDE]]ren txapelketak batu zituzten, erakunde horien txapeldunak elkarren aurka leihatuz munduko txapeldun bakarra erabakitzeko asmoz; Kramnikek FIDEren txapeldun zen [[Veselin Topalov]]en aurka jokatu eta zazpinako berdinketaren ostean berdinketa hausteko partida lasterretan Kramnik gailendu zen (azken emaitza 8½ - 7½). Titulua 2007ko Munduko Xake Txapelketan galdu zuen, [[Viswanathan Anand]]en atzetik bigarren egitean.
 
Errusiako xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 1992, 1994 eta 1996ko [[Xake Olinpiadak|Xake Olinpiadetan]] eta 2013ko [[Taldekako Munduko Xake Txapelketa]]n.