«Aldizkari»: berrikuspenen arteko aldeak

96 bytes added ,  Duela 3 urte
t
(kendu irudi desegokia)
 
Errepublikazaleen aldizkariari aurre egitearren, [[1887]]an, Baionan, ''Eskualduna'' –''Escualduna'' hasieran, ''Eskualdun ona'' tartean– astekaria argitaratu zen. [[Louis Etxeberri]] politikariak sortu zuen eta xurien proiektu horrek etsaienak baino askoz gehiago iraun zuen, [[1944]]an kaleratu baitzen azken alea. ''Eskualduna''ren eragina handia izan zen Iparraldean, laborariengan bereziki, pentsamolde bat finkatu zuelako. Hasieran frantsesez eta euskaraz agertzen bazen ere, euskararen presentzia % 90 izatera iritsi zen, [[nafar-lapurtera|lapurtera]] eta behe-nafarrera erabiliz. [[Arnaud Pochelou]] izan zen lehen zuzendaria baina [[Jean Hiriart-Urruti]]rekin, bigarrenarekin alegia, lortu zuen astekariak gailurra jotzea: 10.000 irakurle. [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]] eta [[Zuberoa]]ko herri gehienetako berriak biltzen zituen, eta Euskal Herriko albisteak ez ezik bestelakoak ere zabaltzen zituen, ideologia bertsuko ''Le Courrier de Bayonne'' egunkaritik jasotakoak gehienak. Fedea eta nekazaritza –''Laborarier'' zen bizitza osoan iraun zuen atalaren izena– izan ziren astekariaren bi ardatz nagusiak.
[[File:W Bryan Euskal Herria.jpg|thumb|''Eskual Herria'' astekaria [[Kalifornia]]n (1893-1897)]]
 
Iparraldeko zein Hegoaldeko euskaldun asko, bestalde, Ameriketara joan ziren [[XIX. mendea]]ren erdialdean. Han euskaldunen topagune garrantzitsu batzuk sortu zituzten, euskal nortasuna gordetzearren, eta [[Montevideo]]n, [[Argentina]]n, [[Kuba]]n edo [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] gune indartsuak eratu ziren. Haien helburuetako bat hizkuntza ez galtzea zen, eta, horretarako, besteak beste, euskarazko aldizkariak argitaratzeari ere ekin zioten.