Donostia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Informazioa antolatu / kohesioa / estekak
No edit summary
317. lerroa:
Egoera horren ondorioz [[Lehen Karlistaldia]] hasi zen, "Zazpi Urtekoa" deiturikoa.
 
1835eko abenduaren 6an, karlistak hiriaren ateetan kokatu eta amore emateko eskatu zuten. Ezezkoaren aurrean bonbardatzen hasi ziren. Donostian, kausa [[Kristinatar|liberala]] defendatzeko 1835eko uztailaren 10etik sirSir [[George Lacy Evans]] jeneralaren agintearen mende zegoen [[Britainiar Legio Laguntzailea|legio ingeles batek]] hiria defendatu egin zuen eta hildako asko izan ziren. Bere eginkizuna bete ondoren legio ingelesa desegin egin zen eta bere aberrira itzuli zen 1838an, atzean hildako eta zauritu ugari utziz.
 
Bere omenez 1924ko irailaren 28an [[Ingelesen Hilerria (Donostia)]] izenekoa ezarriinauguratu zen, [[Urgull]] mendian kokatu zena. Tropa horren ostatua Ategorrieta izan zen eta hor, geroago, [[Notre-Dame eskola]] eraiki zen eta alboan zegoen plazari ''Constitution Hill'' deitzen hasi ziren. Absolutismo karlistaren aurkako protesta gisa inguruko baserritarrek "Konstituzioa hil" esaten hasi ziren, izena eta esanahia aldatuta.
 
1839an [[Bergarako besarkada|Bergarako Hitzarmena]] egin zen [[Rafael Maroto|Maroto]] indar karlisten buruaren eta [[Baldomero Espartero|Espartero]]ren artean, gerrari amaiera emateko. Hitzarmenean ezarritakoa betez, behin Espainiako Gorteak bildu zirenean, euskal probintzien foru erregimena onartu egin zuten.