Oscar Wilde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
19. lerroa:
Aita kirurgialari ospetsua zen, eta arkeologiari eta folkloreari buruzko zenbait liburu idatzi zituen. Ama, berriz, poeta zen, eta zelten mitologian eta folklorean aditua. Wildek Dublingo eta Oxfordeko eskola hoberenetan egin zituen ikasketak, eta azkeneko urteetan, haren adimen zorrotzagatik eta klasikoetan aditua izateagatik ez ezik, poeta gisa ere nabarmendu zen. 1878an, Newdigate Prize gutiziatua irabazi zuen poema luze batekin: Ravenna.
 
John Ruskin eta Walter Pater ingeles idazleek eragin handia izan zuten harengan, haiengandik jaso zuen arteak bizitzan zuen garrantzi handiaren ideia. Haren asmamen zorrotzengatikzorrotzagatik eta burutazio asmotsuengatik, zituen jokabide bitxi eta xelebreengatik, ohiturazko arau moralak arbuiatzeagatik eta «arte hutsaren alde» egiteagatik, hau da, artelanaren helburu bakarra edertasuna zela aldarrikatzeagatik, Ingalaterrako eta Frantziako elkarte artistikoetako eta mundutarretako pertsona ospetsuena bilakatu zen. Bidaia asko egin zituen, Parisa eta Londresa ez ezik, Italiara, Greziara eta Afrikako iparraldera ere. Garai hartan, prerrafaelismoaren eta dekadentismoaren eraginpean, poema-liburu bat argitaratu zuen -''Poems'' (1881, Poemak)-, John Keats (1795-1821), Dante Gabriel Rossetti (1828-1882) eta Algernon Swinburne (1837-1909) poetekiko mirespena aitortuzaitortu zuen.
 
1882an, Estatu Batuetara eta Kanadara joan zen hitzaldiak egitera. Haren jarrera eta janzkera deigarriakdeigarriaz -belaunetarainoko belusezko galtza motzak eta zetazko galtzerdi luzeak jantzita, eta orkidea bat paparrean zuela- azaldu zen estatubatuarren aurrean-. prentsanPrentsan ernarazi zuen ezinikusia gorabehera, artearekiko eta edertasunarekiko maitasuna aldarrikatuz hamabi hilabete eman zituen Ameriketan.
 
1884an Constance Lloyd-ekin ezkondu zen —irlandar legelari ospetsu baten alaba zen emaztea—alaba—, eta bi seme izan zituztenzituen, Cyril eta Vyvyan, bata 1885ean eta bestea 1886an jaioak. Ezkontzak, baina, porrot egin zuen berehala. Bien bitartean, ''Pall Mall Gazette'' aldizkarirako kritikak egin zituen, eta ''The Woman's World'' (1887-1889) aldizkariaren argitaratzaile izan zen. Garai hartan, bere burua idazle hasiberritzat zeukala, haurrentzako ipuinak idatzi zituen ;, ''The Happy Prince and Other Tales'' (1888, Printze zoriontsua eta beste ipuin batzuk), adibidez, eta talentu handia erakutsi zuen alegoria erromantikoetarako.
 
Wildek bere bizitzako azken hamar urteetan idatzi eta argitaratu zituen bere lan nagusi gehienak. 1891. urtea izan zuen oparoenetako bat : bi saiakera liburu, ''The Soul of Man under Socialism'' (Gizonaren arima sozialismoaren pean) eta ''Intentions'' (Asmoak) ; eleberri bat, ''[[The Picture of Dorian Gray]]'' (Dorian Grayren erretratua); kontakizun liburu bat, ''Lord Arthur Savile's Crime and Other Stories'' (Lord Arthur Savileren krimena, eta beste istorio batzuk); eta maitagarri-ipuinak, ''A House of Pomegranates'' (Alesagarrez egindako etxe bat).
 
''The Soul of Man under Socialism'' saiakeran, sistema horren alde eta jabego pribatuaren aurka azaldu zen, sozialismoak indibidualismoa eragingo zuelako ustean.
31. lerroa:
Wildek askapen moralaren atari gisa ikusten zuen sozialismoa: inork ez luke alferrik gastatuko bizitza gauzak eta gauzen sinboloak pilatuz. Bizi egingo litzateke...
 
«Jende gehiena existitu egiten da, besterik gabe». Aurrerago, orduko ezkontzaren abolizioa iragarri ondoren, estatua azkenerako «lana antolatu eta beharrezko salgaiak egin eta banatuko» dituenzituen elkarte borondatezko bat izango zela ere iragarri zuen: «Estatuak gauza baliagarriak eta erabilgarriak egin behar ditu. Gizabanakoak, berriz, gauza ederrak». ''Intentions''-en, estetikaren teorialari gisa idazten hasi zen: «Artistaren helburua Artea agerraraztea eta artista ezkutatzea da».
 
«Ez dago liburu moralik edo inmoralik : liburuak edo ongi idatzita daude, edo gaizki».
46. lerroa:
1893an haren beste gizarte-komedia bat antzeztu zen, A woman of no Importance (1893an antzeztua, 1894an argitaratua, Garrantzirik gabeko emakume bat), eta handik bi urtera, beste bi, zein baino zein bikainagoak, ''An ideal Husband'' (1895ean antzeztua, 1899an argitaratua, Senar ideal bat) eta ''The Importance of Being Earnest'' (1895ean antzeztua, 1899an argitaratua, Zintzoa izatearen garrantzia edo itzul daitekeena).
 
Antzerki irrigarria da, XVIII. mendeko ereduak eguneratzeko itxura egiten duena, ezkutatuta dauden pertsonaiei buruzko azpijokoz, ustekabeko topo egitez, nortasun-jakinarazte bat-batekoz eta paradoxa jostalariz zipriztindua, gizarteari egiten dioten eraso sakonari garrantzia kendu nahiznahi balute bezala. Batez ere azkeneko obra horretan, ''The importance of Being Earnest'', muturreraino eramaten ditu argumentuaren azpijokoaren absurdua eta ateraldi burutsuen zorroztasuna, bata bestearen atzetik. Nolabait ere epigrama satiriko bihurtu zituen fartsaren elementu konbentzionalak, oharkabean bezala baina gupidarik gahegabe salatuz gizarte viktoriarraren hipokrisia.
 
=== Azken urteak ===
1895. urte hartan, baina, gauzak erabat okertu ziren Wilderentzat. Haren eta Lord Alfred Douglasen arteko harreman estua zela eta, Queensberryko markesak, Douglasen aitak, sodomiaz akusatu zuen Wilde, eta Wildek auzitara eraman zuen bere izena belzteagatik. Eskandalu handia sortu zuen epaiketa bateanepaiketan, Wilde homosexuala izateaz akusatu zuten, eta bi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, espetxe-denboran lan egitera derrigortuta, gainera. Ingalaterrako aristokraziaren idazle kutuna izan zena, lehenago hainbeste miretsi zuen aristokrazia horren beraren onespenarekin kartzelaratu zuten, beraz. Han hasi zen Wilderen gainbehera. Reading-eko kartzelan eman zuen denbora gehiena. Han, gutun luze garratz bat idatzi zion Douglasi, hil ondoren argitaratua: ''De Profundis'' (1905). 1897an, askatu orduko, KartzelarikKartzelatik atera eta Frantziara alde egin zuen, izena aldatuta; Parisen bizi izan zen, arlote eta bakardadean. Urte haietan idatzi zuen bere poemarik ezagunena, ''The Ballad of Reading Gaol'' (1898, Readingeko kartzelako balada), preso bat hilarazi aurreko uneen azalpena eta kartzelako bizimodu gogorraren salaketa gordina. Adiskide batzuek lagundu bazioten ere, bakardadean hil zen, Parisen, 1900eko azaroaren 30ean, [[meningitis]]ak jota.
 
== Bibliografia ==