Vietnam: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
57. lerroa:
Vietnamek S luze baten itxura du, zabala iparraldean (600 [[kilometro|km]]) eta hegoaldean (400 [[kilometro|km]]) eta estua erdialdean (50 km ''Quang Binh'' probintzian). Ipar eta hego muturren arteko distantzia 1.650 [[kilometro|km]] da. Guztira 331.689 [[kilometro koadro|km²]]-ko azalera du ([[Alemania]] baino zertxobait txikiagoa). Lurreko mugak 4.639 km luze dira guztira: [[Kanbodia]]rekin 1.228 km, [[Txinako Herri Errepublika|Txinarekin]] 1.281 km eta [[Laos]]ekin 2.130 km.
 
Lau alderdi nagusi bereiz daitezke Vietnamgo lurraldean: [[Annamgo mendikatea]] barnealdean, Ibai Gorriaren delta iparraldean, Mekong ibaiaren delta hegoaldean eta lautada estuak itsasertzean. [[Annam]]go mendi-malkorrak Txinako [[Yunnan mendiak|Yunnan mendien]] jarraipena dira, eta, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera, lurraldearen bi herenak hartzen dituzte. Baso tropikal trinkoak estaliak dira. 2.000 m-tik gorako mendi asko dira Annamen, eta Txinako mugatik hurbil dagoen [[Fansipan|Phan SiXi PanPăng]] da guztietan garaiena (3.134 m). Hegoaldeko erdian mendiak eta goi-lautadak tartekatzen dira.
 
[[Fitxategi:Vietnam Topography.png|thumb|300px|Vietnamgo plano topografikoa.]]