The Omen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
 
==Argumentua==
Kathy Thornek ([[Lee Remick]]) hildako haurtxo bat erditzen duenean, haren senarra Robertek ([[Gregory Peck]]) emazteari egia ezkutatu eta hark jakin gabe haien hildako haurra haur umezurtz batengantikezezagun batengatik ordezkatuko du. Adin helduko senar-emazteak semetxo baten gurasoak izateaz pozaren-pozaz daude, horregatik haurraren jatorri [[satan]]ikoaz ez jakitun izango dira.
 
Thorntarrentzat amesgaiztoa haurraren 5. urtebetetzean hasiko da, ustekabean umezainak ([[Freda Dowie]]) itxuraz inolako azalpenik gabe bere buruaz beste egiten duenean, hortaz, bikoteak umezain berri bat ([[Holly Palance]]) kontratatuko du. Aita Brennan apaizak ([[Patrick Troughton]]) Roberti etxean daukan arriskuaz ohartaraztuko dio, baina apaiza ezustean istripu bitxi eta beldurgarri batean hilko da. Robert haien inguruan jazotako heriotz misteriotsu kopuru handiaren ondorioz, azkenean [[Satan|Antikristoa]] adoptatu duela ohartaraziko da, eta iragarpen izugarria bete ez dadin bere semeordea hil beharko duela ere jabetuko da.