Webgune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zuzenketa gramatikalak
8. lerroa:
Webgune batzuek harpidetza eskatzen dute, gune horietako eduki batzuetara edo guztietara iristeko. Harpidetza behar duten guneetako adibide batzuk Interneteko pornografia, albisteen webgune askoko zatiak, jokoen guneak, foroak, Weban oinarritutako posta elektronikoen zerbitzua keta burtsa eta eguraldiari buruzko informazioa errazten dituzten guneak dira horietako batzuk.
 
There is visibly a bundle to realize about this. I assume you made certain nice points in features also. bdgedakbggkbbada
== Ikuspegi orokorra ==
 
Webgune bat pertsona, enpresa edota bestelako erakundeetako lana izan daiteke, tipikoki gai edo asmo partikularrei eskainita dago. Edozein webgunek izan dezake beste webguneekin lotzen dituen hiperloturak.
 
Ezin daiteke nahasi webgune bat web orrialde batekin, azkeneko hau [[HTML]] artxiboa besterik ez da eta. Helbide bat sartzerakoan, www.wikimedia.org esate baterako, beti webgune bati egiten dio erreferentzia, hasierako [[HTML]] orrialde bat duena, zeina ikustarazten den lehenengo gauza baita. Interneten bidezko bilaketa bat, sartutako DNS eta bilatzen den HTML orriaren webgunearen zerbitzariaren [[IP helbide]]aren arteko elkartuz egiten da.
 
Webguneak [[HTML]] ('''H'''yper '''T'''ext '''M'''arkup '''L'''anguage) moduan daude idatzirik, edo dinamikoki honetara aldatzen delarik. Bertara sartzeko web nabigatzaile izeneko software baten bitarte zegiten da, HTTPren bezero bezala ere ezagutzen delarik. Webguneak Internetezko dispositibo askoz ikustarazi daitezke, konputagailu pertsonalak, konputagailu mugikorrak, PDAk edo telefono mugikorrak kasu.
 
Webgune bat web zerbitzari izeneko konputagailu batean dago kokaturik. [[Apache]] da web zerbitzari bezala erabiltzen den programarik ohikoena Netcraf estatistiken arabera. Microsoften Internet Information Services (IIS) ere arrunki erabiltzen den beste programa bat da.
 
Webgune estatiko bat horren edukia maiz aldatzea espero ez dena da eta eskuz pertsona batzuk bere mantentzeaz arduratzen dira, editore-programa mota baten bidez. Helburu honetarako erabiltzen diren editore-programa erabilienetarikoetan bi sail nagusi bereiz ditzakegu:
 
* Notepad bezalako testu editoreak, non [[HTML]]a zuzenean editore-programan aldatzen den.
 
* WYSIWYG editoreak, Microsoft FrontPage edo Adobe Dreamweaver adibidez, non gunea GUI interfaze bat erabilita aldatzen den. HTML berria editore-programak automatikoki sortzen du.
 
Webgune dinamiko bat informazio edo edukian dituen aldaketak sarritan eman daitekeen gunea da. Web zerbitzariak webgune baten orrialde batentzako eskakizuna jasotzen duenean, orrialdea automatikoki sortzen da softwarearen bidez, orrialdearen eskakizunaren erantzun zuzenaren bidez; Ondorioz, aukera asko irekiaz, adibidez: Guneak erabiltzaileen arteko elkarrizketaren egungo egoera eman dezake, egoera aldakorrak monitorizatu, edo norbanako erabiltzailearen baldintzei lotutako informazioa ematea.
 
Mota askotariko software sistema daude, PHP programazio lengoaia, [[ASP|Active Server Pages]] (ASP) eta [[JSP|Java Server Pages]] (JSP) bezalakoak, webgune dinamikoak sortzeko erabilgarri daudenak. Askotan, webgune dinamikoek, eduki bat gordetzen dute base datu bat edo batzuetatik informazioa errekuperatzeko edo [[XML]]n oinarritutako teknologiak, [[RSS]] kasu.
 
Eduki estatikoak noizean behin modu dinamikoki eman daiteke, errendimendua galtzeko baldintzak ematen baldin badira. Izan ere, errendimenduaren jaitsiera erabiltzaile edo konexio bakoitzarentzat motorra martxan jartzen denean ematen da.
 
Badira nabigatzaileentzako eskuragarri dauden plugin-ak, eduki aktiboa erakusteko erabiltzen direnak, Flash, Shockwave edo [[Java]]n idatzitako applets-ak dira horietako batzuk. HTML dinamikoak ere erabiltzaileen artean interaktibitatea eta denbora errealean berritzen doazen web orrialde ezberdinen arteko komunikazioa baimentzea ematen dute, nagusiki DOM edo [[JavaScript]] erabilita, [[web nabigatzaile]] berrietan berez barneraturik dagoen euskarria.
 
Gai hau geroz eta zabalagoa eta egunero orrialde profesionalen eredu berriak sortzen dira.
 
Gaur egun, Gobernuen arteko konpromisoaren ondorioz, Webguneek sarbide-arau batzuk betetzea gomendatzen da, ahalik eta pertsona gehien sartzeko eta ikusteko aukera izan dezan, beren limitazio fisikoak edo inguruneetakoak kontutan hartuz. Web irisgarritasuna [[W3C]]ko Web WCAG 1.0an jasota daude.
 
== Webgune kopuruen bilakaera ==