San Juan Xar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
21. lerroa:
'''San Juan Xar''' ("San Joan Zaharra") Nafarroako [[Igantzi]] herrian dagoen eremu naturala, erlijiosoa eta, aldi berean, turistikoa da. Inguru hori, nahiz eta ez oso handia izan, balore oso bereziak ditu. Igantzi eta [[Arantza]]ren arteko [[galtzada (argipena)|galtzada]] zaharrean dago.
 
== Toki erlijioso eta mitologikoa ==
== Inguru magikoa ==
Ikuspuntu erlijiosotik bertako kobazuloan [[kapera]] kristau bat dago non [[Joxe Ulibarrena]]ren [[Joan Bataiatzailea]]ren imagina, mirespen haundikoa zonalde honetan, ikus daitekeen. Izan ere, Joan txiki bat dago bertan, San Juan Txiki, eta horrek handia baino debozio gehiago erakartzen omen du.<ref>http://www.rutasnavarra.com/Rutas/San-Juan-Xar-Igantzi_San-Juan-Xar-Palacio-de-Aranibar_1255.html</ref> Debozio kristaua izan arren inguru honen debozio [[paganismo|paganoaren]] aztarnak oso nabariak dira. [[Haitzulo|Leizearen]] beheko partean indar magiko eta sendagarria omen duten hiru iturri azalarazten dira. Tradizioaren arabera azaleko arazoen aurrean propietate berezia du iturri horien urak; erabilera [[Pirinioak|Pirinioetako]] beste inguru magikoetan moduan, beharrezkoa da zapi bat uretan buzti eta azala horrekin garbitzea. Ondoren, zapia bertan utzi behar da ondo lehortu arte; behin lehortuez gero erre egin behar da eta lan hori, antza, Igantziko sakristauak egiten du. Inguru honen festa nagusia [[Donibane jaia|San Juan egunekoa]] da: egun horretan eta hurrengo hiru igandetan kaperan meza egiten da eta inguruko jende asko erritua betetzeko bertara hurbiltzen da. Ohikoa da baita ura edatea edo etxera eramatea.<ref>https://sites.google.com/site/curiosidadesdenavarra/curiosidades/la-noche-de-san-juan</ref> [[Jose Migel Barandiaran|Jose Miguel Barandiaranen]] arabera tradizioak zion kobazulo honetan [[Basajaun]] bizi izan zela.<ref>http://www.rutasnavarra.com/Rutas/San-Juan-Xar-Igantzi_San-Juan-Xar-Palacio-de-Aranibar_1255.html</ref>