Grekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Iñigoo (eztabaida | ekarpenak)
47. lerroa:
 
== Grecoren margolaritza ==
Bere karrera osoan zehar, elikagai izan zituen elementu desberdinak bateratu eta itxuraldatu zituen Grecoren irudimen sortzaileak: Kretako jatorria, Italiako Pizkundearen ekarriak eta Toledoko giroa. [[XIX. mendea|XIX. mendera]] arte ahaztua egon ondoren, [[98ko Belaunaldia]]k berraurkitu zuen Espainian, eta [[Maurice BarresBarrès|Maurice Barresek]]ek Frantzian (''Greco ou le secret de Tolede'', [[1910]]). Artista bakarti, bitxi eta talentu handikotzat jo zuten. Gaur egungo kritika Grecoren margolaritzaren nondik norakoak asmatzen saiatu da: proportzioen luzatzea [[manierismo|manierista]] guztien ezaugarri komuna da, haina Grecok bakarrik -manieristetan azkena eta handiena izan zenak- eman zion beste munduaren irrikaren esanahi [[mistizismo|mistikoa]]. Toledoko giroan loratu zen bereziki Grecoren orijinaltasun handia. Izan ere, errepertorio ikonografiko zabala, ia osorik erlijiosoa, paisajea eta erretratua izan ezik gai profanoak ia debekatuak dituena, eman zizkion artistari giro hark. Beste edozein margolari baino areago da Greco bere ingurunearen zordun -Venezia, Toledo-, eta ingurune horretan da ulergarri, bertatik hartu baitzituen ereduak eta inspirazioa. Alabaina, bere oihaletan ageri den kanpoko munduaren itxuraldaketa dela-eta, sortzaile bakartua gertatu zen, benetako jarraitzailerik eta ondorengorik gabea. [[Diego Velázquez|Velazquez]] bakarrik, biziki miresen baitzuen eta Grecoen obrak ikertu baitzituen, har daiteke nolabait ere, bere teknika ''inpresionista'' horren ausardiagatik, Grecoren oinordeko espiritualtzat.
 
{{irudi multzo