Jean Anouilh: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t tipografikoa
1. lerroa:
'''Jean Anouilh''' ([[Bordele]], [[1910]]ko [[ekainaren 23]]a - [[Lausana]], [[1987]]ko [[urriaren 3]]a) [[frantziar]] [[antzerki]]gile bat izan zen. .

Joria bezain anitza den idazle honen obran familia, idealak (maitasuna, adiskidetasuna) kritikatzen dira, zenbaitetan etsipena, bestetan ironia errukigabea erakutsiz. Haren antzerkian badira bizitzaren itsusitasuna salatzen duten lanak, «beltzak» deituak: ''Le voyageur sans bagages'' (1937), ''La sauvage'' (1938), ''Antigone'' (1944); «arrosa» kolorekoak, fantasiaz eta umorez beteak: ''Le bal des voleurs'' (1938), ''Le rendez-vous de Senlis'' (1941); obra «argitsuak»: ''L´invitation au château'' (1947), ''La Répétition ou l´Amour puni'' (1950), ''Colombe'' (1951); obra «mingotsak»: ''La valse des toréadors'' (1952), ''L´hurluberlu ''(1959), ''La grotte'' (1961); obra «jantziak»: ''L´Alouette'' (1953), ''Becket ou l´Honneur de Dieu'' (1959), ''La foire d´empoigne'' (1962). Azkenean, ''Cher Antoine'' (1969) eta ''Poisons rouges'' (1970) bezalako lanetan antzerki autobiografikoagora jo zuen, ezinezko garbitasunaren nostalgia berretsirik, gezur sozialaren aurkako salaketa are gogorragoak eginez.
 
== Erreferentziak ==