Jose Manterola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Hainbat barne lotura
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa:Juan Iturralde Suit
38. lerroa:
=== ''Euskal-Erria'' aldizkaria ===
 
Manterolaren lanetan eraginik handiena, ziur aski, ''[[Euskal-Erria]]'' aldizkariak izan zuen. Berak sortu [[1880]]an, eta [[1918]]an azken alea argitaratu zen artean, idazle eta euskaltzaleen biltoki izan zen. Aldizkariaren 79 liburukiak mende arteko Euskal Herriko (eta bereziki Donostiako) kultura eta hizkuntza egoeraren ispilu paregabea dira. Orduko idazle, hizkuntzalari eta euskaltzale gehienak bildu ziren bertara: [[Anton Abadia]], [[Manuel Antonio Antia]], [[Karmelo Etxegarai]], [[Klaudio Otaegi]], [[Julien Vinson]], [[Arturo Kanpion]], [[Ricardo Becerro de Bengoa]], [[Joan Batista Elizanburu]], [[Juan Iturralde|Juan Iturralde Suit]], [[Pedro Egaña]], [[Luis Luziano Bonaparte]], [[Julian Apraiz Saenz de Elburgo]], [[Ramon Artola]], [[Felipe Arrese Beitia]], eta abar.
 
Aldizkarian argitaratu zuen 1884an Manterolak bere poema dramatikorik ezagunena: {{lang|la|«Post tenebras spero lucem»}} (Ilunaren ondotik argia dut itxaropen). Foruak galtzeak Euskal Herriaren kontzientzia zenbateraino astindu zuen erakusten du Manterolaren poemak.