Jose Manterola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Hainbat barne lotura
15. lerroa:
== Biografia ==
 
Donostiako familia esku handiko baten barruan jaio zen, [[Narrika kalea|Narrika kaleko]] 1ean. Bere aita, Gregorio Manterola Alzate, Gipuzkoako diputatu nagusi izana zen, eta etxean kultura giro bizia ezagutu zuen gaztetxotatik. Ama Ramona Beldarrain Izagirre zuen.
 
Eloisa Evarista Amiama Camiorekin ezkondu zen [[1871]]ko [[apirilaren 17]]an, Donostiako [[Santa Maria eliza (Donostia)|Santa Maria elizan]]. Seme bakarra izan zuten, Luis Victoriano Francisco Ramon, [[1872]]ko [[martxoaren 24]]an jaioa.
 
Batxiler ikasketak [[Bergarako Errege Mintegia|Bergarako seminarioa]]n egin zituen, eta gero filosofia ikasi zuen [[Valladolid]]en, [[Zaragoza]]n eta [[Madril]]en. Oso gaztetatik zetorkion literaturarako joera, eta ikasle zelarik hasi zen idazten, Madrilgo ''El Resumen'' aldizkarian, gero foruzaleen ''La Paz'' eta liberalen ''Aurrera'' aldizkarietan.
 
Bere lehen liburua (''Guía manual geográfico-descriptiva de la provincia de Guipúzcoa'', gazteleraz) [[1871]]. urtean argitaratu zuen, artean hogeita bi urte zituela. Handik bi urtera, [[1873]]an, ''[[Diario de San Sebastián]]'' egunkariko zuzendari izendatu zuten. [[1876]]an, [[Donostiako Udal Liburutegien Sarea|Donostiako udal liburutegi]]<nowiki/>ko zuzendari. Horrez gainera, bigarren hezkuntzako institutuko irakasle izan zen, 1876an foruak deuseztatzeko legearen aurka jalgi zen arte.
 
Giro [[Erromantizismo|erromantikoan]] hezitakoa, euskal herriaren kulturarekiko eta foruekiko atxikimendu suharra erakutsi zuen bere bizitza laburrean egin zituen lan guztietan.
 
Garuneko odol isuri batez hil zen bat-batean [[1884]]ko [[otsailaren 29]]an, 36 urte betetzeko hilabete eskas falta zuela.