«Andres Urrutia»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Fitxategi:Andres Urrutia euskaltzaina.jpg|thumb|250px|Andres Urrutia 2009an.]]
 
'''Andres Urrutia Badiola''' ([[Bilbo]], [[1954]]ko [[abenduaren 21]]a - ) notarioa, ekonomialaria, idazlea eta, [[2005]]etik, [[Euskaltzaindia|Euskaltzaindiko]] burua da. [[Deustuko Unibertsitatea]]n Zuzenbide ikasketak egin zituen, eta [[1976]]an lizentziatu zen. [[Ondarroa]]n notario ibili zen [[1981]]etik [[1994]] arte, eta hortik aurrera Bilbon. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko irakasle da, eta eskolak [[euskara]]z nahiz [[gaztelania]]z ematen ditu.
 
[[1984]]tik [[1988]]ra [[Euskararen Aholku Batzordea|Euskararen Aholku Batzordeko]] kidea izan zen. Arlo juridikoan, hainbat lan lexikografiko eta terminologikotan hartu du parte, besteak beste "Euskara legebidean" (Gotzon Loberarekin batera), "Euskara, zuzenbidearen hizkera" eta "Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskara: 1833–1877" lanetan. [[Labayru ikastegia|Labayru]] ikastegiko kolaboratzailea ere bada.
Anonymous user