Francisco Letamendia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t izengoitia letra lodiz
1. lerroa:
'''Francisco Letamendia Belzuntze''' (izengoitia: '''''Ortzi''''') gipuzkoar politikaria eta irakaslea da ([[Donostia]], [[1944]]ko [[otsailaren 5]]a). Zuzenbideko ikasketak Bartzelonan egin ondoren euskal preso politikoen legegizon hasi zen, [[Burgosko prozesua|Burgosko Auziaren]] ondoren batez ere. 1971n ''El proceso de Euskadi en Burgos'' lana plazaratu zuen, [[Miguel Castells]] legegizonarekin batera. Urtebete geroago Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen, eta handik Parisa jo zuen. 1975ean ''Historia de Euskadi: el nacionalismo vasco y ETA'' obra plazaratu ondoren Hego Euskal Herrira itzuli zen, eta ''Los vascos, ayer, hoy y mañana'' obra eman zuen argitara. 1977an Gorteetako diputatu hautatu zuten [[Euskadiko Ezkerra|EE]] alderdiaren eskutik. [[Euskal Iraultzarako Alderdia|EIA]] utzi eta [[Herri Batasuna|HBren]] eskutik hautatu zuten diputatu hurrengo urtean Bizkaitik. 1982an bigarrenez erbesteratu zen Parisa, auzipetuko zutelako mehatxuengatik ([[1981eko Gernikako Batzarretxeko istilua|1981eko Gernikako gertakariak]]). Hiru urtez Vincennes-St. Deniseko Unibertsitatean Euskal Historia irakatsi ondoren 1985ean Euskal Herrira itzuli zen. Politikagintzatik aldenduta dago gaur egun, eta [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] irakaslea da.
 
Letamendiarenak dira, halaber, ''El No vasco a la reforma'' (1978, bi liburuki), ''El chivo expiatorio'' (1981) eta ''Euskadi: la paz es posible'' obrak. Politikagintza alde batera utzirik, irakaskuntzan eta ikerkuntzan dihardu azken urteotan. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea da, eta 1990eko hamarkadan bi lan mardul argitaratu ditu: ''Euskadi, pueblo y nación'' lan osoa 1990ean, eta ETAren eta nazionalismoaren historiari buruzko lana, hiru ataletan banatua, 1994. urtean: ''Historia del nacionalismo vasco y ETA: ETA en el franquismo (1951-1976)'', ''Historia del nacionalismo vasco y de ETA en la transición (1976-1982)'' eta ''Historia del nacionalismo vasco y de ETA y gobierno del PSOE (1982-1992)''. Horiez gain ''Nazionalismoa eta beste ideologia garaikideak'' (1992), ''Juego de espejos: conflictos nacionales centro-periferia'' (1997) eta ''Nacionalidades y regiones en la Unión Europea'' (1999) lanak argitaratu ditu, besteak beste.