Amatrice: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
9. lerroa:
 
== Historia ==
Aurkikuntza arkeologikoek erakutsi dute Amatriceko eremuan gizakiak Historiaurretik bizi izan direla. Era berean [[Antzinako Erroma]]ko hainbat eraikin eta hilobi ere aurkitu dira. [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]ren erorketarekin batera [[Spoletoko dukerri]] [[lonbardiar]]raren esku geratu zen, eta [[Ascoli]]ko ''comitatus''ean txertatu zen. [[Farfako abadetxea]]ren [[1012]]ko paperetan '''Matrice''' izenarekin agertzen da, [[Tronto]] eta [[Castellano ibaia|Castellano]] ibaien konfluentzian.
[[2016]]ko [[abuztuaren 24]]an [[2016ko Italia erdialdeko lurrikara|lurrikara indartsu batek]] herrian kalte handiak eragin zituen.
 
[[1265]]an [[Manfredo Sizialiakoa]]ren agintaldian Amatrice [[Napoliko Erresuma]]ren parte bilakatu zen. Azken hau [[Anjou etxea]] konkistatu zuenean herria matxinatu zen, baina [[Karlos I.a Anjoukoak]] [[1274]]an berriro konkistatu zuen. Hala ere ''[[universitas]]'' gisa autonomia minimoa mantendu zuen. [[XIV. mende|XIV.]] eta [[XV. mende]]etan [[Norcia]], [[Arquata]] eta [[L'Aquila]]rekin gatazka konstantean egon zen, eta bere tropek [[Braccio da Montone]]ren setioan parte hartu zuten. Anjou etxea eta [[Aragoiko Erresuma]]ren arteko Napoliko Erresumaren gaineko kontrolaren gerretan Amatricek Aragoiko Erresuma aukeratu zuen. [[1529]]an [[Filiberto Chalonekoa]]k herria erasotu zuen eta [[Alessandro Vitelli]]ri eman zion herria.
 
Beranduago [[Orsini]] eta [[Medici]] familien esku egon zen, [[1737]]ra arte. [[Italia]]ren unifikazioaren ostean [[Abruzzo]]ren barnean kokatu zuten, eta [[1927]]an [[Laizo]]k anexionatu zuen.
 
[[1639]]ko lurrikarak kalte oso handiak eragin zituen. [[2016]]ko [[abuztuaren 24]]an [[2016ko Italia erdialdeko lurrikara|lurrikara indartsu batek]] herrian kalte handiak eragin zituen.
 
[[Kategoria:Rietiko probintziako udalerriak]]