Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
34. lerroa:
 
== Historia ==
=== Aurrekariak ===
Oiartzungo lehenengo trainerua [[1955eko Kontxako Bandera]]n aritu zen Juan Landaberea patroi zuela. Koloreak urdina eta zuria izan ziren eta lau trainerutatik azken postuan gelditu zen.
 
1970. hamarkadan '''Zuberoa''' izeneko trainerua atera zuten oiartzuarrek. Trainerua zuria zen eta Zuberoa izena urdinez idatzita zegoen. 1970an hirugarren egin zuen [[1970eko Kontxako Bandera|Kontxan]], Tomas Iza patroi zuela. Guztira sei estropada jokatu zituen, eta bi desafio ere irabazi zituen, bat Donostiaren aurka Hendaian eta bestea San Juanen aurka Zarautzen. Gipuzkoako txapelketan laugarren egin zuen eta [[Nerbioiko Sari Handia]]n ere bai. 1971an [[1971ko Kontxako Bandera|Kontxan]] bakarrik aritu zen eta zortzigarrena izan zen, oraingoan Jose Agirre izan zen txopan. 1972an azken momentuan osaturiko traineru batekin Kontxarako sailkapen estropadan hartu zuen parte baina 9. egin zuen eta ez zen sailkatu.
 
=== Oiartzungo Itsaslapurrak ===
2014an klub berria sortu zen, '''Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea''', eta 2015 urteko aurredenboraldiko estropadetan traineruak uretaratzea lortu zuen, hala Hondarribian, Orion edo Mutrikun. [[Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea|San Juan]] eta [[Illunbe Kirol Elkartea|Trintxerperen]] laguntza izan zuen eta entrenatzailea Borja Mena oriotarra izan zen. 18 arraunlaritako taldea osatu zuen, gehienak oiartzuarrak<ref>{{es}}[http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/01/12/deportes/remo/sale-a-la-mar-oiartzun Oiarzun sale a la mar]</ref>. [[KAE Liga|KAE 2 Ligan]] aritu zen eta 9. postuan amaitu zuen. Emakumezkoen taldea ere osatu zuen eta [[Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga|Gipuzkoako Ligan]] aritu zen. 2015ean Trintxerperen ''Azkuene'' erabili zuen eta 2016an San Juanen ''Erreka''.