Lurgorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
8. lerroa:
 
Jose Mari Azkarragak Zuzenbideko Fakultatean ekin zien goi ikasketei [[1930]]ean. Ordurako bere gogoa zeharo maitemindua zegoen euskal sentimenduaz. Gurasoak abertzale eta euskaltzaleak zituen eta iturri horretatik edan zuen Jose Marik bere bizitza osoan. Aita, hogeita bat urterekin Agurainetik Madrilera lanera joan zena, espainiar hiriburuan euskaltzaletu zen, bertako Ateneon euskarazko klaseak hartu zituelarik. Lagun handiak izan zituen [[Odon Apraiz|Odon]] eta [[Angel Apraiz]] gasteiztarrak, [[Abdón González de Alaitza]] musituarra, [[Zelestino Agirresarobe]] tenore [[zarautz|zarauztarra]], [[Inazio Busca Sagastizabal]] musika konposagile zumarragatarra eta beste hainbat, eta Jose Mari seme gazteak ere giro hartaz kutsatu zen.
 
 
Bazen beste arrazoi bat, Jose Mariren baitan euskal kontzientzia egunez egun sendotzen ari zena: 1925etik sendiak [[Aramaio]]n ematen zituen udako hilabeteak, eta inguru zeharo euskaldunarekin aritu ahal izateko aukerak gazte haren baitan zutabe indartsuak eraikiarazi zituen. Eta Aramaioko egonaldi haiek bilakaera naturala eragin zuten gaztearengan, jaioterria ahaztu ez zuen arren bere burua aramaioartzat hartzera eraman zuena. Hamabi urte iraun zuen, Aramaio eta Jose Mari Azkarragaren arteko maitasun zintzoak. Tarte laburreko sentimendu ederra, bala hiltzaileek etena.