El Día: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
''El Día''ren talde sortzailea 1930ean osatu zen Pecsa (Prensa Editorial Católica Sociedad Anónima) izenarekin. Pedro Mendizabal Rezola, Migel Urreta, Bernardo Zaldua, Ignacio Villar eta Kandido Rekondo izan ziren taldeko kideak. Merkataritza-Erregistroa Elkarteen 45. liburua, 170. orrialdea. Babesleen artean abertzale ezagunak zeuden, besteak beste, [[Abelino Barriola]], Rikardo Leizaola, [[Juan Antonio Irazusta]], Pio Montoia eta [[Jose Ariztimuño|Jose Ariztimuño Aitzol]]. Salbuespen bakarra, Julian Elorza izan zen, karlista eta Diputatu Nagusi izandakoa.
 
Pecsa elkarteak egunkari berria martxan jartzeko ''[[El País Vasco'']] egunkariaren enpresa erosi zuen eta [[Francisco Jabier Landaburu|Jabier Landaburu]], Gasteizko ''El Heraldo Alavés'' egunkariko erredaktorea izan zen ''El Día''ren behin-behineko zuzendaria, Jose Lekaroz Goñi, zuzendari izendatu arte. <ref>La Cruz, 81.zenbakia, 1931.04.27 “La compra de El País Vasco” 2. orrialdea</ref>
 
Primo de Riveraren diktadura erori eta handik sei hilabetera ekin zitzaion ''El Día'' egunkariaren argitaratzeari eta sei urteko bizitza izan zuen [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilaren]] hasiera arte. Hasierako urteetan ''El Día''ren egoitza aurreko ''El País Vasco'' egunkariarena izan zen, baina laster aldatu zen [[Easo kalea (Donostia)|Easo kalera]]. Egoitza berriak hobekuntzak ekarri zituen egunkariarentzat, bai itxura eta orrialde kopuruen aldetik<ref>El Día, 229 zenbakia, 1931.02.22 “En el comienzo de una nueva etapa” 1. orrialdea</ref> eta baita era, sailen antolaketari dagokionez. Kirol saila indartzeaz gain<ref>El Día, 441 zenbakia, 1931.11.27 “Nuestros colaboradores” 9. orrialdea</ref>, pedagogia atal berri bat sortu zen guraso eta hezitzaileei zuzendua<ref>El Día, 429 zenbakia, 1931.12.18 “Página pedagógica de El Día” 12. orrialdea</ref>.