Gontzal Mendibil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Bizitza: diskoak letra etzanez
tNo edit summary
13. lerroa:
}}
 
'''Gontzal Mendibil''' ([[Zeanuri]], [[Bizkaia]], {{data|1956|1|25}})<ref name=baluarte>[http://www.baluarte.com/eus/ikuskizunak-kontzertuak/ikuskizunen-egutegia-1/gontzal-mendibil-donostiako-orfeoiarekin-1/fecha=2005-3 «Gontzal Mendibil Donostiako Orfeoiarekin»], ''Baluarte.com'', 2005.</ref> [[euskal abeslari]]a da, [[egile abeslari]]a. Idazle lanetan ere aritua da: ''Gorbeiako haizea'' eleberria idatzi zuen. 5 urterekin egin zuen debuta, herriko koroan mutiko gazteena zelarik. 1973. urtean Abra kantaldian lehen saria irabazi zuen, eta hantxe hasi zen benetan Mendibilen musika ibilbidea.<ref name=baluarte/> Lehenik bakarrean, 1975ean [[Xeberri]]rekin, eta geroztik berriro bakarlari lanetan. Bide emankorra izan da: hamar diskotik gora argitaratu ditu, herri mugimenduari nahiz maitasunari eginiko kantuekin. Berak idatzi ditu kantatu dituen letra asko eta asko, baina euskal poeta garaikide askoren olerkiak ere musikatu ditu, eta [[Jose Maria Iparragirre]]ri eta [[AitaPedro Arrupe|Aita Arruperi]]ri eskainitako diskoak osatu ditu.
 
== Bizitza ==
28. lerroa:
1990eko hamarkadatik aurrera, bestelako diskoekin plazaratu zen Gontzal Mendibil, tematikoak dei daitezkeenak, adibidez, Iparragirreren kantuekin monografiko bat egin zuen, [[Iparragirre hegalaria]] ([[Keinu]], 1992), eta 1993an [[Olentzero|Olentzaro]] argitaratu zuen, Bitoriano Gandiagak idatzitako Eguberrietako kantuez osatua. Hamar urte geroago, Gandiagaren letrak abestu zituen berriro, [[Xabier Lete]], [[Oskarbi]], [[Gorka Knörr]], [[Antton Valverde]], [[Urko]] eta beste hainbatekin batera, ''Elorri loratua. Bitoriano Gandiaga'' disko bikoitzean (2003). Halaber, [[Gandiaga]] hil berria zelarik, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) egin zitzaion omenaldiaren antolatzaileetako bat izan zen Mendibil.
 
Azken disko horiek berak sorturiko Keinu zigiluarekin argitaratu zituen, eta baita 2001ean argitaraturiko ''[[Memorian]]'' diskoa ere. Iparragirreren omenezko diskoaren antzera, Memorian «dokumentu historikoa» dela esan izan du Mendibilek. Atzera begiratu, eta bere ibilbideko hainbat kantu berreskuratu zituen kantariak: "Merezi ote", "Santutxuko aldapan", "Bagare", "Ama lurra" eta "Laster", esate baterako. Baina disko horren berezitasun handi bat musikan dago; izan ere, disko sinfonikoa da. Bratislavako Orkestra Sinfonikoak -Juan Jose Oconek zuzendurik- eta [[Donostiako Orfeoiak]] -Jose Antonio Sainz Alfarok gidaturik- interpretatu zituzten Mendibilen abestiak, beste hainbat kolaboratzailerekin batera: [[Marife Nogales]] (ahotsa), [[Gerard Luc]] (akordeoia), [[Alberto RodriguezRodríguez]] (gitarra akustikoa), [[Iker Goenaga]] (trikitia), [[Oreka TX]] (txalaparta), [[Iñigo Egia]] (perkusioa) eta [[Blas FernandezFernández]] (tinbalak).
 
2004ko martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuetan hildakoen oroimenez, ''Memorian'' diskotik zenbait kantu aukeratu eta gaztelaniaz grabatu zituen, ''[[Lágrimas al viento]]'' diskoan (Keinu) argitaratzeko. Urte berean, kantautore izaera berreskuratzeko asmoarekin, [[Zuri so]] (Keinu, 2004) kaleratu zuen, tartean hainbat poeta garaikideren letrak musikatuz, [[Jose Luis Padron]], [[Igor Estankona]] eta [[Kirmen UriberenaUribe]]krenak, esate baterako. Eta hurrengo urtean ''[[Zuri so: zuzenean]]'' diskoa etorri zen (Keinu).
 
2005ean atzera begira jarri zen, 30 urteko ibilbideari errepasoa emateko: ''[[30 urte]]'' (Keinu). Bere ibilbidea bilduko zuen disko hura hiru ataletan bereizi zuen. "Oroitzapenezkoak" izenekoan, "Kapitalismoak", "Laster-laster", "[[Bagare]]", "Agur Euskalerriari", "Memorian", "Merezi ote" eta "Herria maitatzeko" kantuak bildu zituen; maitasunezko kantuen atalean, "Hator hator", "Zu zeu ta ni", "Sari bage", "Ene maitea", "Amorez eria" eta "Nigan zaitudanean" kantuak daude; hirugarren atalak ere "Oroitzapenezkoak" izena du, eta "Ez zara aske", "Santutxuko aldapan", "Oi Eguberri", "Muxuz muxu" eta "Abandoko geltokian" kantuak jasotzen ditu, besteak beste.
 
Gontzal Mendibilek gaur arte atera duen azken diskoa ere tematikoa da, Aita Arruperi eskainirikoa hain zuzen ere: ''[[Arrupe, nire isiltasun hau-Arrupe, mi silencio]]'' (Keinu, 2007). Euskaraz, gaztelaniaz, japonieraz eta ingelesez abestua, [[Louis ArmstrongenArmstrong]]en "[[What a wonderful world]]" abestia eta [[Haendel]], [[Verdi]] eta [[Bach]]en konposizioak dakartza. 90 aktorek parte hartu zuten Bilboko Euskalduna jauregian taularatutako ikuskizunean. Bi diskok eta DVD batek jasotzen dute haren testigantza.
 
Nobela bat ere argitaratua du, 2005. urtean: ''[[Gorbeiako haizea]]'' (Keinu argitaletxea).