Kepa Junkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
46. lerroa:
EMI multinazionala utzi eta bere hastapenetako diskoetxera itzuli zen, Lagun Aroren babesarekin, Hiri argitaratzeko. Aurreko bien aldean, artisau kutsuko diskoa egin nahi izan zuen. Kanpoan emandako urteetan ezagututako musikariak bildu zituen, eta hainbat hiritan izandako bizipenak eta sentipenak jaso zituen abestietan. Folk kutsuko bidaia kosmopolita horretan, Laponiako [[Kiruna]], Marokoko [[Agadir]] herrixka, Finlandiako [[Kokkola]] hiria, Georgiako [[Tbilisi]], AEBetako [[Reno]], Frantziako [[Tatihou]] eta Japoniako [[Nagoya]] ekarri zituen diskora, baina baita [[Iurreta]] (Bizkaia) eta [[Ataun]] ere (Gipuzkoa).
 
''Mugarik gabe'' abestiaren filosofiari eutsiz argitaratu ditu Kepa Junkerak hurrengo diskoak: ''[[Etxea]]'' (Warner Music, 2008) eta ''[[Kalea]]'' (Warner Music, 2009). Euskal abesti tradizionalen inguruko proiektu zabal baten lehen bi aleak dira horiek. Bertan, Euskal Herritik kanpoko kantari eta musikariak euskaraz abesten jarri ditu Junkera, eta batik bat ekoizpen lana egin du trikitilariak. Etxea-n, [[Estrella Morente]], [[Loquillo]], [[Ana Belen]], [[Victor Manuel]], [[Dulce Pontes]], [[Miguel Bosé]], [[Lluis Llach]], [[Luis Eduardo Aute]], [[Andrés Calamaro]], [[Pedro Guerra]], [[Miguel Ríos]], [[Santiago Auserón]], [[Jaime Urrutia]], [[Ginesa Ortega]] eta [[Pau DonesDonés]]ek hartu zuten parte, besteak beste. Kalea-n berriz, [[Juanes]], [[Lila Downs]], [[Pablo Milanés]], [[Lito Vitale]], [[Carlinhos Antunes]] eta beste batzuek abestu dute euskaraz.
 
=== Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza eztabaidatsua ===