Frantzisko Xabierkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
16. lerroa:
'''Frantzisko Xabierkoa'''<ref>{{erreferentzia|abizena= |izena= |url= http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf |izenburua= Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak |bilduma = | argitaletxea= hezkuntza.ejgv.euskadi.eus |sartze-data= 2016-7-22}}</ref>, bataioko izen-deiturez '''Frantzisko Jatsu Azpilikueta''' ([[Xabier]], [[Nafarroako Erresuma]], {{data|1506|4|7}} - Shangchuan uhartea, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]], {{data|1552|12|3}}) nafar misiolaria izan zen. [[Ignazio Loiolakoa]]rekin batera, [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundiko]] lehenengo zazpi kideetako bat, misiolari ibili zen [[India]], [[Malaysia]], [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] eta [[Japonia]]n. Horregatik, ''Indietako Apostolua'' ezizena jarri zioten<ref name="auñafx">{{erreferentzia|abizena= Larrañaga |izena= Luis F. |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee63924 |izenburua= Francisco de Javier |bilduma = Auñamendi Eusko Entziklopedia | argitaletxea= euskomedia.org |sartze-data= 2016-7-22}}</ref>.
 
[[Eliza Katolikoa]]k '''San Frantzisko Xabierkoa''' izenarekin santutu zuen eta [[abenduaren 3]]an ospatzen du haren eguna. [[Nafarroa]]ko eta [[Euskal Herri]]ko zaindaria da, eta baita; [[euskara]]ren santu ofiziala ere denez gero, [[Euskararen Nazioarteko Eguna]] (ENE) abenduaren 3an baitada.
 
== Frantzisko Xabierkoaren garai historikoa ==
58. lerroa:
 
[[Fitxategi:Peter Paul Rubens 140b.jpg|thumb|left|250px|<small>Frantzisko Xabierkoaren mirariak, 1617-1618, [[Peter Paul Rubens]], [[Kunsthistorisches Museum]], [[Viena]].</small>]]
Bertakoengana errazago hurbiltzeko asmoz, herrialdeko hizkuntza ikasten hasi zen. San Paulo apaiztegiko zuzendari-karguari ezezkoa eman ondoren, [[1542]]ko urrian itsasoratu zen [[Perla Arrantzaleen Kostaldea|Perla Arrantzaleen KostalderaPeskerira]] joateko, Goatik 800 kilometrora. [[Tuticorin]]en lehorreratu zen eta urtebete baino gehiago igaro zuen eskualde horretan, Parava etniako arrantzaleak kristautzen. Haren ebanjelizatze lana zela-eta, [[brahman]]ek susmo txarrak hartu zituzten; [[Thiruchendur]]-en elkartu zen haiekin eta luze eztabaidatu zuten erlijio gaiez<ref name=xabmun></ref>. [[Tamilera]] ikasi ondoren, zeruari eta infernuari buruzko hitzaldi bat eta testu kristauen itzulpen batzuk idatzi zituen hizkuntza horretan.
 
[[1543]]ko azaroan, Micer Paulo eta Mansilla adiskideekin elkartu zen [[Goa]]n, eta hiri horretako [[Juan de Alburquerque]] gotzainarekin hitz egin zuen misiolari gehiago eskatzeko. Gotzainak sei apaiz igorri zituen lan horretarako. Lagun horiekin berriz ere Peskeriara itzuli zen. Bidaldian zenbait gutun idatzi zizkien Erromako lagunei. Horietako batean honakoa dio<ref name="auñafx"></ref>: