«Txerto»: berrikuspenen arteko aldeak

524 bytes added ,  Duela 3 urte
ez dago edizio laburpenik
 
Txertoaren funtsa da kanpotik prestatutako substantzia bat sartzea ([[antigeno]]a) pertsona baten gorputzean, bertan erantzun immunologiko defentsiboa eragiteko, [[antigorputz]]ak sortzea alegia. Behin txertoa sartuta, beti ere pertsonaren [[immunitate-sistema]] ondo egonez gero, antigeno horren aurrean egongo den bakoitzean organismoak antigorputzak sortuko ditu eta gaixotasun (antigeno) horretatik babestuko du.
 
Txertoen erabilera funtsezkoa da ez soilik norbanakoak babesteko, populazio osoa ere babesteko baizik. Izan ere, txertaketa masiboei esker [[mikrobio]] kaltegarriak giza [[ostalari]]rik gabe geratzen dira, eta haren hedapena ekidin egiten da. Modu horretan hainbat gaitz infekzioso, garai batean gizateriaren zigor latzak izan zirenak, Lur planetatik desagertu dira: [[baztanga]], adibidez. Era berean, beste batzuk arrazoi berdinarengatik desagertzeko bidean daude: [[amorru]]a, [[poliomielitis]]a edo [[tetanos]]a, kasu.
 
== Historia ==
9.877

edits