Alejandro Goikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+erretratua
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
22. lerroa:
[[1937]]. urtean [[Francisco Franco|Francoren]] aldera aldatu zen. Burdin Hesiaren xehetasun guzti-guztiak ezagutzen zituenez, euskal abertzaleek leporatu izan diote Burdin Hesi hura hain erraz erori izana, oso sendoa zela uste baitzuten, eta horrexen ondoren, Bilbo eta Bizkaiko azken herriak ere bai. Horrenbestez, Alejandro Goikoetxea traidoretzat gogoratu izan da [[eusko abertzaletasun|eusko abertzaleen]] artean.<ref>[http://www.uztarria.com/azpeitia/ziberteka/liburuak/09e_Azpeitiarrak_Espainiako_Gerran/09b «Jesus Urbieta: "Gerraz oso oroitzapen txarrak ditut baina ahaztu egin behar da, beti ere idealei eutsiz"»], ''Uztarria''.</ref><ref>Iñaki ANASAGASTI: [http://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/2009/08/desaparece-el-tren-de-un-traidor.html «Desaparece el tren de un traidor»], Iñaki Anasagastiren bloga, 2009-10-08.</ref> Hala ere, badirudi haren traizioak frankistei ez ziela askorik balio izan Burdin Hesia gainditu eta Bilbo konkistatzeko, ordurako ondo-ondo ezagunak baitzituzten defentsa sistema zaharkitu horren xehetasun gehienak, hegazkinetatik egindako argazkiei esker.<ref name=Arizaleta/><ref name=ImanolVilla/>
 
Hurrengo urtean abiarazi zuen [[Talgo (tren mota)|Talgo]] izeneko trenaren proiektua, [[Jose Luis Oriol]] enpresariaren babes ekonomikoarekin. (izenTALGO horiizena sortzeko, ''Tren Articulado Ligero Goicoechea-Oriol'' izenaren hasierako letrak erabili zituzten), hau da asmatzailea eta babesle ekonomikoa eman zuenaren abizenen hizkiak eta [[1941]]. urtean burni-bideetan hasi zen Talgo trena.
 
Euskal Herrian eta batez ere Elorrion ondo ikusia eta gogoratua ez zenez, inoiz ez zen bere jaioterrira itzuli. Alejandro Goikoetxea 88 urterekin hil zen, [[Madril]]en, [[1984]]ko [[urtarrilaren 30]]ean. Bertan bizi dira gaur egun bere seme alabak eta bilobak.<ref>http://elpais.com/diario/1984/01/31/sociedad/444351601_850215.html.</ref>
 
== Erreferentziak ==