Frente Popular (egunkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
11. lerroa:
''Frente Popular''raren zuzendaria Ramiro Pérez Moretinos izan zen, [[Izquierda Republicana (Espainia)|Izquierda Republicanako]] kidea eta kolaboratzaileen artean, besteak beste, Atxerre, Serna-Huelva, [[Cecilia García Gilarte]], Jose Aierdi, Julián Larrean, Juan de Alzo, Pedro Antín Olave, Francisco García Lavid, Manolín de la Casa Grande, [[Indalecio Prieto]] eta [[Ángel Ossorio|Ángel Ossorio y Gallardoren]] izenak nabarmendu ziren.
 
1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarra gertatu zenean, DonostiakoDonostian argitaratzen ziren bost egunkariek, ''[[El Día]], [[El Pueblo Vasco (Donostiako egunkaria)|El Pueblo Vasco]], [[La Constancia]], [[La Voz de Guipúzcoa]]'' eta ''[[El Diario Vasco]]'', argitaratzeari utzi zioten. Uztailaren 27an Gipuzkoako Defentsa Batzordea osatu zen, Izquierda Republicana, [[EAJ]], [[EAE-ANV]], [[CNT]], [[PSOE]] eta Euskadiko komunisten artean, eta ''Frente Popular'' egunkaria sortu zuten, tropa frankistak Donostian sartu arte iraun zuen egunkaria. Edukiari dagokionez, baikorra izan nahi zuen, milizianoen aldeko albisteak ematen zituen, eta faxisten gehiegikeriak gogor salatzen zituen. Albiste gehienak gaztelaniaz zeuden, baina euskarazko artikuluak ere argitaratzen zituen.
 
Guztira 48 zenbaki kaleratu ziren, azkena irailaren 12koa izan zen, hurrengo egunean frankistak Donostian sartu ziren, Donostiako egunkari guztiak konfiskatu zituzten eta ''[[La Voz de España]]'' kaleratzen hasi zen<ref>La Voz de España 1. zenbakia, 1936.09.17</ref>