Tornu (tresna): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
«05-05-torneado-01.jpg» fitxategia kendu da, INeverCry wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
23. lerroa:
== Torneaketaren lan-mugimenduak ==
Torneaketaren lan-mugimenduak, torneatu behar den pieza eta ebaketa-erremintaren arteko mugimendu erlatiboak dira. Erreminta X eta Y ardatzetan mugitzen denean, aitzinapen-mugimendua eta iraganaldi-mugimendua sortzen ditu hurrenez hurren. Bestalde, erremintaren eta piezaren arteko biraketa-mugimendu erlatiboa da ebaketa-mugimendua, erreminta eta piezaren gainazalaren artekoa.<ref>«[http://www.epetrg.edu.ar/apuntes/principiosdetorneado.pdf]»,Ebaketa-mugimenduen inguruko informazio gehiago: http://www.epetrg.edu.ar/apuntes/principiosdetorneado.pdf (Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 25ean)</ref>
 
[[Fitxategi:05-05-torneado-01.jpg|thumb|Ebaketa, aintzinapen eta iraganaldi sakonera mugimenduak]]
* '''Ebaketa-mugimendua''': orokorrean, ardatz nagusiarekiko biratzen duen piezan eragiten da. Mugimendu hau motor elektriko batek eragiten du, eta torloju nagusiari transmititzen dio polea edo engranaje-multzo baten bidez. Torloju nagusiak, lotura-sistema ezberdinak ditu bere muturrean (atzapar-platerak, matxardak, mandrinu osagarriak eta bestelakoak), zeintzuk mekanizatu beharreko pieza lotzen duten. Ohiko tornuek abiadura-gama finkoa dute. Zenbakizko kontroleko tornu modernoetan, berriz, buruaren biraketa-abiadura aldakorra eta programagarria da, eta mekanizazioak eskaintzen dituen egoera optimoetara egokitu daitezke.