Frente Popular (egunkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
Egunkariaren egoitza [[Garibai kalea (Donostia)|Garibai kaleko]] 34. zenbakian egon zen, aurretik [[El Pueblo Vasco (Donostiako egunkaria)|El Pueblo Vasco]] egunkariaren egoitza izan zen eraikinean. Sei orrialde zituen eta 15 zentimotan saltzen zen.
 
''Frente Popular''raren zuzendaria Ramiro Pérez Moretinos izan zen, [[Izquierda Republicana (Espainia)|Izquierda Republicanako]]ko kidea eta kolaboratzaileen artean, besteak beste, Atxerre, Serna-Huelva, [[Cecilia García Gilarte]], Jose Aierdi, Julián Larrean, Juan de Alzo, Pedro Antín Olave, Francisco García Lavid, Manolín de la Casa Grande, [[Indalecio Prieto]] eta [[Ángel Ossorio|Ángel Ossorio y Gallardoren]] izenak nabarmendu ziren.
 
1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarra gertatu zenean, Donostiako egunkariek argitaratzeari utzi zioten. Uztailaren 27an Gipuzkoako Defentsa Batzordea osatu zen, Izquierda Republicana, [[EAJ]], [[EAE]], [[CNT]], [[PSOE]] eta Euskadiko komunisten artean, eta ''Frente Popular'' egunkaria sortu zuten, tropa frankistak Donostian sartu arte iraun zuen egunkaria. Edukiari dagokionez, baikorra izan nahi zuen, milizianoen aldeko albisteak ematen zituen, eta faxisten gehiegikeriak gogor salatzen zituen. Albiste gehienak gaztelaniaz zeuden, baina euskarazko artikuluak ere argitaratzen zituen.