Antibiotikoekiko erresistentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Josu (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
Mutazioaren bidez edo hartutako gene bereziren bidez agertzen den erresistentziak hainbat mekanismotatik indargabetu dezake antibiotiko baten jarduera:
 
* bakterio erresistenteak aparteko [[proteina]] edo [[entzima]] sor dezake, antibiotikoa deusestatzen duena. Horren adibidea betalaktamasa entzima sortzen duten anduiak dira. Betalaktamasa horrek [[penizilina]], [[zefalosporina]] eta eraztun betalaktamikoa duten antibiotikoak indargabetzen ditu, eraztun hori hidrolizatzen duelako. Bestalde, erresistentzia duten beste bakterio batzuek entzima bereziak ekoizten dituzte (azetilasak, fosforilasak...), antibiotikoaren egitura molekularra aldatzen dutenak. [[Kloranfenikol]]a azetilatuz, esaterako, lortzen dute hainbat anduik[[andui]]k antibiotiko horrekiko erresistentzia.
 
* erresistentzia lortzeko beste bide bat bakterioaren [[zelula mintz|mintz plasmatikoan]] eragindako aldaketak dira. Esaterako, antibiotiko hidrosolugarriek bakterio gram negatiboen [[zitoplasma]]ra heltzeko mintz plasmatikoaren porinak zeharkatu behar dituzte. [[Mutazio]] batek edo [[plasmido]] batek porina horien egitura aldatzen badu, antibiotikoak ezin izango du sartu. [[Tetraziklina]]rekiko erresistentzia holako mekanismo batean datza.
15. lerroa:
 
* hainbat bakteriok bide metaboliko alternatiboak lortu dituzte, antibiotikoekiko erresistentzia ematen dietenak. Honen adibidea andui batzuek [[azido foliko]]a lortzeko erabiltzen dute bide metaboliko berezia dugu. Honi esker sulfamidekiko erresistenteak dira: jakina denez, [[Sulfamida|sulfamidek]] azido folikoaren sintesia inhibitzen dute, baina erresistentzia garatu duten bakterioek ez dute ohiko [[Anabolismo|bide anabolikoa]] burutzen, eta ondorioz sulfamidek ez diete kalterik egiten.
 
 
== Mutazioen bidez hartutako erresistentzia ==