Frente Popular (egunkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
''Frente Popular'' egunkaria [[Donostia|Donostian]]n argitaratu zen [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilaren]] hasierako egunetan, 1936ko uztailaren 27tik<ref>Txertatu testu oina hemen</ref> irailaren 12ra arte<ref>Txertatu testu oina hemen</ref>.
 
Egunkariaren egoitza [[Garibai kalea (Donostia)|Garibai kaleko]] 34. zenbakian egon zen, aurretik [[El Pueblo Vasco]] egunkariaren egoitza izan zen eraikinean. Sei orrialde zituen eta 15 zentimotan saltzen zen.
 
Frente Popularraren zuzendaria Ramiro Pérez Moretinos izan zen, Izquiera Republicanako kidea eta kolaboratzaileen artean, besteak beste, Atxerre, Serna-Huelva, Cecilia G. de Guilarte, Jose Ayerdi, Julian Larrean, Juan de Alzo, Pedro Antín Olave, Francisco García Lavid, Manolín de la Casa Grande, [[Indalecio Prieto]] eta Angel Ossorio y Gallardoren izenak nabarmendu ziren.
12. lerroa:
1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarra gertatu zenean, Donostiako egunkariek argitaratzeari utzi zioten. Uztailaren 27an Gipuzkoako Defentsa Batzordea osatu zen, Izquierda Republicana, PNV, ANV, CNT, PSOE eta Euzkadiko komunisten artean, eta '''''Frente Popular''''' egunkaria sortu zuten, tropa frankistak Donostian sartu arte iraun zuen egunkaria. Edukiari dagokionez, baikorra izan nahi zuen, milizianoen aldeko albisteak ematen zituen, eta faxisten gehiegikieriak gogor salatzen zituen. Albiste gehienak gaztelaniaz zeuden, baina euskarazko artikuluak ere argitaratzen zituen.
 
Guztira 48 zenbaki kaleratu ziren, azkena irailaren 12koa izan zen, hurrengo egunean frankistak Donostian sartu ziren, Donostiako egunkari guztiak konfiskatu zituzten eta [[''La Voz de España]]'' kaleratzen hasi zen<ref>Txertatu testu oina hemen</ref>.
 
Egunkariaren bildumari dagokionez [[Donostiako Liburutegi Nagusia|Donostiako Liburutegi Nagusian]] 1. zenbakitik, hau da, 1936ko uztailaren 27tik 48 zenbakira, 1936ko irailaren 12a bitartera argitaratu ziren zenbakiak daude. Ale guztiak digitalizatuak izan dira eta Donostiako Udal Liburutegien Sareko Liburutegi Digitalean daude eskuragarri.
 
== Bibliografia ==