«Benvenuto Cellini»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
| datu gehigarriak =
}}
[[Fitxategi:Crucifix by Cellini (El Escorial). Detail. Iñaki Otsoa Etxeberria CC.Atribution-ShAlike.jpg|thumb|''Gurutzefika'Gurutzefika.', [[El Escorial monasterioanmonasterioa]].''']]
'''Benvenuto Cellini''' ([[Florentzia]], [[1500]]eko [[azaroaren 3]]a - [[1571]]ko [[otsailaren 13]]a) [[italia]]r eskultore trebea, zilargin handia eta idazle zorrotza izan zen, eta [[manierismo]]ko artistarik garrantzitsuenetakoa. Hala ere, artista dohainari baino, abenturaz betetako bizitzari eta bere izaerari zor dio ospea. Abenturaren, emakumeen eta parrandaren zalea zen Cellini, eta baita artista bikaina ere. Inork ez bezala jaso zituen [[Donatello]] eta [[Michelangelo]], bere aurreko eskultore bikainen oreka, grazia eta dohain handiak.
 
Celliniren lanetara zaletu ziren [[Medici]]ko [[Frantzisko I.a Medicikoa|Frantzisko I.a]] eta [[Cosimo I.a Medici|KosmeCosimo I.a]], eta baita [[Klemente VII.a]] eta [[Paulo III.a]] aita santuak ere.
 
== Biografia ==
[[Florentzia]], [[Siena]], [[Pisa]] eta [[Erroma]]n ikasi zuen. Hemeretzi urterekin Erromara jo behar izan zuen, Florentzian izan zuen liskar baten ondoren. [[1529]]. urtean lantoki bat sortu zuen Erroman, [[Klemente VII.a]] Aita Santuaren laguntzaz, eta urregintzako lan bikainak egin zituen han ([[Leonardo da Vinci|Leonardo]], [[Rafael]], [[Michelangelo]] eta [[Filippino Lippi]]ren irudietan inspiraturiko diruak eta dominak).
 
[[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.ak]] gonbidatuta, [[Frantzia]]ra aldatu zen, eta bertan bizi izan zen [[1540]]tik [[1545]]era. Frantzisko I.arentzat, ''Gatzontzia'' (Kunsthistorisches Museum, [[Viena]]), lan ospetsua, egin zuen, urre, zilar eta esmaltezkoa. Itsasontzi baten forma du eta bi irudi agertzen dira: batetik [[Neptuno (mitologia)|Neptuno]] -ontziaren babesle- eta hestetikbestetik, [[Ceres (mitologia)|Ceres]], [[piperbeltz]]aren zaindari. Lan hori Florentziako eskulturaren oroigarri da, eta [[Fontainebleauko eskola]]ko manierismoaren dotoretasunaren arabera egina da. Garai hartako obra nagusia, ordea, ''Fontainebleauko ninfa'' ([[1543]], [[Louvre museoa|Louvre]] Museoa) [[behe-erliebe]] bikaina izan zen. Hura izan zen tamaina handian egin zuen lehenengo saioa.
 
[[Fitxategi:Persee-florence.jpg|thumb|left|200px|''Perseo'', [[1545]]-[[1554]], Loggia dei Lanzi, [[Florentzia]]]]
[[1545]]. urtean Florentziara itzuli eta, Mediciko [[Cosimo I.a Medici|Kosme I.aren]] babespean, bere eskultura-obra handienak egin zituen ondoko urteetan: ''Cosme I.a'' (1545-[[1548]], [[Palazzo Bargello|Museo Nazionale del Bargello]], Florentzia), ''Narciso'' (1548) eta ''Perseo'' (1545-1554, Loggia dei Lanzi, Florentzia), bere eskultura ospetsuena. [[1555]]-[[1562]] bitartean ''Gurutzefika'' egin zuen, [[haitzurdin|marmolezko]] lana. [[Frantzisko I.a Medicikoa]]k Espainiako [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.ari]] eman zion opari, eta [[El Escorial monasterioa]] monasterioann dago gaur egun. Lan horretan -erabateko biluzia- aipatzekoak dira [[anatomia]]ren xehetasunak.
 
== Idazlanak ==
{{commonskat}}
 
{{DEFAULTSORT:bizialdia|1500eko|1571ko|Cellini, Benvenuto}}
[[Kategoria:Italiako eskultoreak]]
[[Kategoria:Eskultore manieristak]]
[[Kategoria:XVI. mendeko idazleak]]
[[Kategoria:Florentziarrak]]
[[Kategoria:1500eko jaiotzak]]
[[Kategoria:1571ko heriotzak]]
32.328

edits