Mikel Urreta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
4. lerroa:
[[Ingeniaritza|Ingeniaria]] zen bizibidez. Maria Zulaikarekin ezkondu zen eta lau seme alaba izan zituzten: Maritxu, Mikel, Carmen eta Rosario<ref>Nerea Azurmendi: Maritxu Urreta. Bidegileak bilduma, 2. orrialdea</ref>. Donostiako udaleko [[zinegotzi]] izendatu zuten 1913. urtean, eta Gipuzkoako diputatu hautatu zuten, handik bi urtera. [[Gipuzko Buru Batzarra|Gipuzko Buru Batzarreko]] lehendakari izan zen.
 
Euskalgintzaren alorrean nabarmendu zen, Euskaltzaleak elkarteko buru izan zen, halaber Euskal-Esnalea elkarteko kide eta Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuen.
''Agerre'', ''Euzkadi'' eta ''El Día'' agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Sona handiko hizlaria izan zen, eta haren hitzaldi batzuk argitaratuak izan dira: esaterako, 1920an, "Edesti-aurrea. Leize-Zuloak" izenekoa.