Milltown hilerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
16. lerroa:
'''Milltown hilerria''' ([[irlandera]]z ''Reilig Bhaile an Mhuilinn'' eta [[ingeles]]ez ''Milltown Cemetery'') [[Ipar Irlanda]]ko [[Belfast]] hiriaren mendebaldean dagoen [[hilerri]] bat da.
 
Ballymurphy auzoan dago, [[Falls Road]] hiribidea eta M1 autobidearen artean. [[1869]]an ireki zen eta gaur egun bertan Belfasteko 200.000 lagun lurperatuak daude, hauetako gehienak [[katoliko]]ak edo [[irlandar errepublikanismo|irlandar errepublikarrak]]. Hilerria hiru eremutan banatua dago, bakoitza futbol zelai baten neurrikoa, "lur elkorra''" deituak. 80.000 lagun baino gehiago lursail "elkor" horietako lurperatuak daude, asko [[1918ko gripe pandemia]]ren ondorioz hilak.
 
[[1988]]ko [[martxoaren 16]]an [[Milltown hilerriko erasoa]]ren lekuko izan zen, honetan [[Michael Stone]] loialistak [[Gibraltarreko hilketak|Gibraltarren Britainiar Aire Zerbitzuko soldaduek tiroz hildako hiru IRAkideen]] hiletara joandako jendetzari esku-lehergailu eta tiroz erasotu eta 3 pertsona hil eta 60 zauritu zituen.