Txakurtxoaren jarrera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Wiki-dstyle.png|thumb|250px|Txakurtxoaren jarrera]]
'''Txakurtxoaren jarrera''' edo '''tergo koito'''<ref>{{erreferentzia|url=http://extranet.hospitalcruces.com/doc/adjuntos/Sexologiako_Hiztegia.pdf|title=Sexologiako hiztegia|isbn=978-84-9860-693-5|argitaletxea=[[Euskal Herriko Unibertsitatea]]|urtea=2012|egilea=Nerea Sancho Esnaola}}</ref> [[sexu jarrera]] baten izena da. Pertsonetako bat makurtzen da, lau hankatan jarri (normalki [[esku]]ak eta [[belaun]]ak lurraren kontra) edo bere sabela lurraren aurka jarrita, eta [[sarpen (sexualitatea)|sarpena]] edo beste jarduera sexual batzuk ematen dira. Jarrera honetan atzetik egiten da sarketa. Ez da bakarra hori gertatzen dena, adibidez [[goilararen jarrera]]n ere berdina gertatzen da. Ez da zertan sarpenik eman behar izen hau emateko, eta [[masturbazio]]a edo [[uzki-sexua]] ere eman daiteke erraz.
 
Jarrera honetan bikotekide bat pasiboa da, bestea aktiboa den bitartean. Bikotekideen artean nor den dominantea eta nor submisiboa ez da determinantea pasibo-aktibo jarrera hartzeko. Bikotekide pasiboak hainbat aukera eskaintzen ditu jarduera sexualerako: bikotekide aktiboak sarpena egin dezake [[alu]]tik, [[uzki]]tik edo [[aho-sexua]] egin ([[cunnilingus]], [[felazio]]a edo [[anilingus]]a).