Suedia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
47. lerroa:
 
== Geografia ==
{{sakontzeko|Suediako geografia}}
[[Fitxategi:Carte de la Suède.png|200px|thumb|left|Suediako mapa]]
[[Eskandinaviar penintsula]]n kokatuta, 449.964 km²-ko azalera du. Europako bosgarren estatu handiena da azalerari dagokionez (munduko estatuen artean 55.a). Lurrazal gehiena (%78) basoz osatuta dago. Hegoaldean hosto galkorreko zuhaitzak dira ugarien, eta iparraldean koniferoak, [[iratze|garoak]] eta [[urki]]ak. Nekazaritzarako erabiltzeko lurrak, aldiz, %1a baino ez dira, hegoaldean kokatuak. Iparraldera hurbildu ahala, basoek erabateko nagusitza hartzen dute. Mendi eta muinoak mendebaldean dira nagusi, [[Norvegia]]rekin mugan ([[Eskandinaviako Alpeak|Eskandinaviako mendiak]]); gainerako lurralde gehiena nahiko laua da. Suediako punturik altuena [[Kebnekaise]] mendia da (2.111 m) eta baxuena Hammarsjön lakuaren badia (-2,41 m), hegoaldean.