Geirangerfjord: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
t Nærøyfjord grafia aldaketa esteka gauzatzeko
16. lerroa:
'''Geirangerfjord''' [[Norvegia]]n kokatuta dagoen fiordo bat da, [[Møre og Romsdal]] konderriaren hegoaldeko muturrean, [[Sunnmøre]] lurraldean. [[Storfjord]] izeneko fiordoaren 15 kilometroko adar bat da. Fiordo honen buruan, [[Geiranger]] izeneko herrixka dago.
 
Fiordoak dira Norvegiako toki turistikoenetako eta bisitatuetako bat, eta [[UNESCO]]ren [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondarearen]] zerrendan dago, [[NærofjordNærøyfjord]]ekin batera.
 
Fiordo hau, [[Akerneset]] mendiaren mehatxupean dago uneoro. Izan ere, mendi honek higadura jasaten du. Mendia fiordorantz amilduko balitz, gertu aurkitzen diren [[Geiranger]] eta [[Hellesylt]] herrixkak hamar minutuan erabat hondoratuko lituzkeen tsunami bat eratuko litzateke.
 
Fiordoan zehar, bertan behera utzitako hainbat landetxe dago. ''Storfjordens venner'' izeneko elkarteak eraman du toki hauen zaharberritzea. Ohi, gehien bisitatuak direnak, honako hauek dira: [[Skageflå]], [[Knivsflå]] eta [[Blomberg]]. Skageflåra, oinez hel daiteke Geirangerretik. Besteetara heltzeko, berriz, ontzian joan behar da. Gainera, fiordo honek, [[ur-jauzi]] harrigarri batzuk ere baditu.