«Marinaleda»: berrikuspenen arteko aldeak

Xehetasunak egin
(Xehetasunak egin)
'''Marinaleda''' [[Sevillako probintzia|Sevilla probintziako]] udalerria da, [[Sierra Sur de Sevilla]] eskualdean dagoena, probintziaren ekialdean, Genil ibaiaren arroan kokatuta. 24,8 km<sup>2</sup> -ko azalera du eta 2015eko erroldaren arabera 2734 biztanle dauzka.
 
Marinaledako ekonomia nezaritzan oinarritzen da, batik bat. Herria ezaguna da ezker politikak aplikatu direlako. Alkatea [[Juan Manuel Sánchez Gordillo|Juan Manuel Sanchez Gordillo]] izan da 1979tik aurrera, Ezker Batua Berdeak-CA-CUTren aldetik. Gose-greba historikoa egin zuten [[1981]]ean, baita hainbat [[latifundio]] [[okupazio|okupatu]] ere, "lurzorua landu egiten duenarena dela" aldarrikatzeko. Borroka luze horren ondoren (hamarkada bat baino gehiago iraun zuen), garapen indize altua lortu dute eta ia langabeziarik ez dago udalerrian, %2-ren ingurukoa da gaur egun. Beraz, [[Atzeraldi Handia|2008ko krisiarenkrisia]]<nowiki/>ren eraginak ez dituztela era nabarian pairatu esan daiteke. Emaitza hau kapitalismoaren ordezko eredu bat ezarri delako da.
 
Dena den, kritikoek garapen ekonomiko eta sozial hau jasotako diru-laguntzei esker dela, hauek aurrekontuaren %79 ingurukoa direlako. Diru-laguntza iturriak estatutik, autonomi erkidegotik eta Sevillako diputaziotik datoz. Alabaina, errealitatean, Marinaledak batez bestekoa baino gutxiago jasotzen du (2011n %6,61 gutxiago), inguruko herrietan garapena txikiagoa eta langabezia-tasa altuagoa izanik.