Marinaleda: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Historia itzuli dut |
Historia itzuli Wikipediatik |
||
45. lerroa:
1975. urtean, Franco hil ondoren, erregimen demokratikorantz abiatu zen Espainia. Hori horrela, 1977. urtean Marinaledan "Sindicato de Obreros del Campo" SOC (ondoren "Sindicato Andaluz de Trabajadores" SAT-en barnean bilduko zena) sortu zuten. Hurrengo urtean, lurrak eskuratzeko borroka hasi zuten, Bocatinaja lursaila okupatuz bi egunean.
1979. urtean, frankismoaren ondorego lehen udal-hauteskunde demokratikoak jazo ziren. Marinaledan, "Colectivo de Unidad de los Trabajadores"-ek 11 zinegotzietatik 9 erdietsi zituen. Hori horrela, udaletxe berriak kaleen izendegia aldatu zuen, frankismoarekin eta guda zibilarekin erlazionatuta zeuden izenak kenduz eta herrikoiagoak zirenak jarriz. Esate baterako, Muñoz Grandes kalea [[Che Guevara]] kalea izatera pasatu zen, Espainiako plaza Herriaren plaza bihurtu zen, Francisco Franco [[Salvador Allende]] izena hartu zuen, etab.
1980. urtean, 700 pertsonek gose-greban jarri ziren, diru gehiago eta komunitate-enplegu zaharraren erregulazio zehatzagoa aldarrikatuz, 13 egunean mantenduz. Ekintzaren arrakastaren ondorioz, lurzoruaren sozializaziorako borroka areagotu zen lursail gehiago okupatuz, lema "lurzorua landu egiten duenarena dela" izanik. Borroka honen barnean, Cordobillako urtegia 30 egunean okupatu zen, "el Humoso" kortijorako ureztaketa-sistema aldarrikatzeko. "El Humoso" kortijoaren desjabetzea lortu zuten, [[Infantadoko duketza]]<nowiki/>ren menpean zegoena.
1985. urterako lursailen okupazioa hazi zen, 100 baino gehiago hain zuzen ere. Gainera, luzaroz, 90 egun baino gehiago egotera iritsi ziren. Hau dela-eta, epaiketa-prozesu askotan sartu ziren.
== Demografia ==
|