Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t barne lotura zuzenketa
18. lerroa:
'''United States Geological Survey''' (USGS [[ingeles]]ezko siglengatik eta '''Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua''' [[euskara]]z), [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] gobernuko agentzia zientifiko bat da. USGSko zientzialariek Estatu Batuetako lurra, bere baliabide naturalak eta mehatxatzen duten arrisku naturalak ikertzen dituzte. Agentziak lau zientzia arlo nagusi ditu: [[hidrologia]], [[geologia]], [[geografia]] eta [[biologia]]. USGSa erakunde ikertzaile bat da, erregulazio ardurarik gabea.
 
[[Ameriketako Estatu Batuetako Barne Saila]]ren sail zientifiko bakarra da. USGSn 10.000 pertsona inguruk lan egiten dute eta bere egoitza [[Virginia]] estatuko [[Reston]] herrian du, [[Colorado]] estatuko hiriburua den [[Denver]]ren eta [[Kalifornia]]ko [[Menlo Park (Kalifornia)|Menlo Park]]en bulego garrantzitsuak dituelarik.
 
USGSak Lurrikara Informazioaren Zentru Nazionala (National Earthquake Information Center) kontrolatzen du [[Colorado]] estatuko [[Golden (Colorado)|Golden]] herrian, munduan zehar gertatzen diren lurrikaren kokapena eta indarra detektatzeaz arduratzen dena.
 
== Historia ==
[[Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala]]ren txosten batek iradokita USGSa [[1879]]ko [[martxoaren 3|martxoak 3an]] fundatua izan zen. "Lur publikoen sailkapena, euren egitura geologikoaren, baliabide mineralen eta domeinu nazionaleko produktuen azterketa" lana eman zitzaion. Lan hau [[1803]]an [[LusianarenLouisianaren erosketa]]ren ondoren Estatu Batuetara gehitu ziren lurralde zabalak sailkatzeko beharraren ondorio izan zen.
 
USGSko lehen zuzendaria izan zen Clarence Kingek, agentzia berria azterketa geologikoen zenbait tokiko agentzietatik abiatuta antolatu zuen. Kargua bi urtez bete ondoren, zuzendari bezala John Wesley Powellek ordezkatu zuen.