Serotonina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
 
'''Serotonina''' [[nerbio-sistema]] zentralaren [[neurona|neuronek]] ([[garun]]arenek, batez ere) sortzen duten [[neurotransmisore]]a da, [[heste lodi]]ko hainbat zelulak ere sortzen dutena. Egitura kimikoari dagokionez [[amina|aminen]] taldean sailkatzen da, bere molekulak amino talde bat (-NH2) duelako. Neurotransmisore guztien antzera, neuronen arteko edo [[neurona]] bat eta beste [[zelula]] baten arteko mezu elektrikoak transmititzen ditu (zelulen arteko konexio edo [[sinapsi]]ak erraztuz).
 
Serotoninak eragin handia du nerbio-sisteman, gizakiaren gogo-aldarteak baldintzatuz. Lasaigarria da eta baita antidepresiboa ere. Loa eragin eta jangura eta sexu-gogoa apaltzen ditu.