WD 1310-472: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
itzulia txantiloia eztabaida orrira mugitu
t barne lotura zuzenketa
3. lerroa:
WD 1310-472 DC11 [[espektru mota]]koa da, eta bere [[atmosfera]] [[hidrogeno]] hutsez osatua dago, bere DC izaera gora-behera, mota honetako nano zuri gehienetan [[helio]]a bait da nagusi. [[Izar konpaktu|Izar hondar]] honen [[tenperatura efektibo]]a 4158 ± 72 [[kelvin]]ekoa da, 4220 kelvinekoa beste ikerketa baten arabera. Nano zuriek energia [[fusio nuklear]] bidez sortzen ez dutenez, baizik eta erritmo konstante baten gehiegizko beroa kanporatzen dutenez, denborarekin euren tenperatura efektiboa jaisten doa. WD 1310-472ren estimatutako adina (izar hondar bezala) 9310 milioi urtekoa da. Izan ere, gure eguzki-sistematik hogei [[parsec]] baino gutxiagoko distantziara dauden nano zurien artean tenperatura txikiena duena eta zaharrena izango litzateke.
 
Era berean, objektu hauen argitasuna gutxitzen doa denborarekin, WD 1310-472ren argitasuna gure [[eguzki]]arenaren %0,0038 delarik. [[Van Maanenen izarra]], gure eguzkitik gertuen dagoen nano zuri bakartia, bera baino bost aldiz argitsuagoa da, [[SirioSirius|SirioSirius B]]rekin alderatuta, azken hau 800 aldiz argitsuagoa den bitartean. WD 1310-472ren masa 0,63 [[eguzki masa]]koa da, aipaturiko Van Maanenen izarrarena baino arinki txikiagoa.
 
[[Kategoria:Izarrak]]