Joe McDonnell: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t tipografikoa
3. lerroa:
[[Belfast]] hiriko Slate Street kalean jaio eta hazi zen, [[Falls Road]] hiribidearen behealdean, eta hamar seme-alabako familia bateko semea zen. [[1970]]ean Goretti izeneko neska gazte batekin ezkondu eta hiriko Lenadoon eremu [[unionismo (Irlanda)|unionista]] eta [[protestantismo|protestante]]an bizitzen jarri ziren, euren etxea auzo guztian zegoen bi etxe [[katoliko]]etako bat zenez, maiz erasotua izan zen. Bikoteak bi haur izan zituen.
 
[[1971]]an [[Demetrius Operazioa]]n hainbat errepublikarrekin batera, tartean [[Gerry AndamsAdams]], atxilotu eta Maidstone espetxean preso sartu zuten. Gero [[Maze espetxea|Maze espetxera]] lekualdatu eta bertan hainbat hilabetez eduki zuten. Aske gelditzean [[Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra|Behin-Behineko IRA]]ko kide bilakatu zen. [[Dunmurry]] udalerriko Balmoral Furnishing Company enpresari bonba eraso bat egiteko prestaketa lanetan zebiltzala jazotako IRAkideen eta [[Royal Ulster Constabulary]]ko polizien eta [[Britainiar Armada]]ko soldaruen tiroketan McDonnell, [[Bobby Sands]], [[Séamus Finucane]] eta [[Seán Lavery]] IRAkideak atxilotuak izan ziren. Guztiak arma jabetzagatik 14 urteko espetxe zigorra ezarri zitzaien eta haietako bakar batek ere ez zituzten epaileak nahiz epaimahaiaren zilegitasuna aintzakotzat hartu.
 
[[1981eko Irlandako gose greba]]n parte hartu zuen errepublikar presoetako bat izan zen. [[1981]]eko [[maiatzaren 8]]an [[gose greba]]ri ekin zion. [[Uztailaren 8]]an eta [[Maze espetxea]]n 29 urte zituela zendu zen, 61 egunez [[gose-greba]]n egon ondoren.