Amonio Sakkas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
==Biografia==
Sakkas izengoitia hartu zuen kaian egiten zuen haren zamaketari lanetik, zaku-zamaketari (grezieraz sakkas edo sakkuforos). Dirudienez, kristau hezkuntza izan zuen baina gero paganismora bideratu zen. Utzitako eragina haren bizitzako ereduari eta irakatsi zuenari dagokio, baina ez zuen ezer idatzita utzi. Doktrina ahoz irakasten zuen eta filosofia nolabaiteko misteriorekin, irakasleei sekretua inposatzen zien. Filosofo honi ''Jaungoikoak irakatsita'' deitu zuten, [[Plotino]], [[Longino]] eta [[Erenio]] ikasleek uste zuten Jainko-gaietan aditua zela. Beste ikasle batzuk izan zituen ere, hala nola, Teodosio, [[Origenes]] (kristaua ez zena) eta [[Longino Casio]]. Beste egileren arabera, Origenes (kristaua) Amoniorekin ikasi zuen ere, baina hau zalantzezkoa da.
Egile honi buruz ezer gutxi dakigu, ateratako ondorioak beste egile batzurengandik datozkigu. Antza denez, II. mende amaieratik III. mende hasiera arte bizi zela.
Amonio Sakkasi buruz Porfirio, [[Eusebio Zesareakoa]], [[Nemesio Emesakoa]] eta [[Teodoreto|Teodoretoren]] testigantzak daude. Testu horien konparaketatik honako ondoria hauek atera daitezke:
* Amoniok irakastsi zuen Alexandrian 50 urte inguru, hau da, [[Komodo|Komodo]] garaitik.
* Amoniok kristautasuna utzi zuen greziar filosofia onartu zuenenan. [[Porfirio|Porfiriok]] esan zuen “lehenago kristaua zela “
* Origenes kristatuak Amonioren eskolara joan zen hau kristaua zen bitartean.
[[Jesus]] eta [[Moises]] tratatua, Eusebiok komentatzen duena, Amoniok gaztetan idatzi omen zuen kristaua zelarik edo baliteke kristau egile homonimo baten lana izatea.
* Beharbada Amoniok pertsiar erlijiotik interesa izan zuen.
 
[[Kategoria:Filosofia]]